Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 33:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Manasec hamabi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean eta berrogoi eta hamaborz urthez erreguinatu cen Jerusalemen.

2. Bainan gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, Jaunac Israelen aitzinean xahutu cituen jendaien icigarriquerien arabera.

3. Eta Jauna ganic itzuliric, berritu cituen haren aita Ecequiasec urratu cituen leku gorac; Baali aldareac alchatu çarozquien, lucuac eguin, eta ceruco içarreria gucia adoratu eta cerbitzatu çuen.

4. Aldareac eguin cituen halaber Jaunaren etchean, ceintaz Jaunac erran baitzuen: Jerusalemen içanen da bethi gucico ene icena.

5. Bada, aldare hequiec, Jaunaren etcheco bi lorioetan, ceruco armada guciari alchatu çarozquien.

6. Bere semeac ere suan iraganaraci cituen Benenomgo haranean; ametsei beguiratzen cen, jarraiquitzen cen celatei, gaizquinqueriac erabilcen cituen, berequin bacituen magoac eta xarmatzaileac; eta gaizqui hainitz eguin çuen Jaunaren aitzinean, haren samurrarazteco.

7. Jaincomolde bat ere eta itchura urthu bat eçarri cituen Jaincoaren etchean, ceintaz Jaincoa Dabidi eta haren seme Salomoni minçatu baitzen, cioelaric: Etche huntan eta Jerusalemen, ceina Israelgo leinu gucietaric hautatu baitut, bethi gucico eçarrico dut ene icena.

8. Eta Israeli ez darot oina higuiaracico horien arbasoei eman diotedan lurretic; halaz bizquitartean non beguiratuco baitituzte Moisen arartecoz eman daroeztan leguea, ceremoniac eta erabaquiac.

9. Manasec beraz Juda eta Jerusalemdarrac bildu cituen gaizquiaren eguitera, Jaunac Israelgo semeen aitzinean xahutu cituen jendaqui gucien gainetic.

10. Eta Jauna minçatu citzaioeten hari eta haren populuari, eta etzuten ençun nahi içan.

11. Hartaco gaineratu ciozcaten Ahriarren erreguearen armadaco buruçaguiac, eta Manase hartu çuten, eta escuac eta çangoac burdinaztaturic, Babilonara eraman içan çuten.

12. Hesturac atzeman çuen ondoan, othoiztu çuen bere Jainco Jauna, eta handizqui penitencia eguin çuen bere arbasoen Jaincoaren aitzinean.

13. Othoiztu eta minqui errequeitu çuen, eta Jaunac ençun çuen haren othoitza, eta hura Jerusalemera bere erresumara bihurraraci çuen, eta Manasec eçagutu çuen Jauna bera cela Jainco.

14. Horiez gueroz harrasi bat eguin çuen Dabiden hiriaren campotic, Jihonen mendebalerat, haranean, Arrainen athe sarcetic Opheleraino, eta borthizqui goratu çuen hura, eta armadaco aitzindarietaric eçarri cituen Judaco hiri hazcar gucietan.

15. Iraici cituen jainco arrotzac eta Jaunaren etcheco jaincomoldea; Jaunaren etcheco mendian Jerusalemen berac eguin aldareac ere, eta oro hiriz camporat arthiqui cituen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 33