Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 32:8-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Ecic harequin haraguizco beso bat da; gurequin, gure Jainco Jauna, ceina baita gure lagunçailea eta gure alde guducatzen dena. Ecequias Judaco erregueren horrelaco solasec hazcartu çuten populua.

9. Horiec eguin ciren ondoan, Senaqueribec Asiriarren erreguec bere cerbitzariac Jerusalemera igorri cituen (ecic berac bere armada guciarequin Laquis sethiatzen çuen), Judaco erregue Ecequiasi eta hirian cen populu guciari, cioelaric:

10. Hau dio Senaqueribec Asiriarren erreguec: Jerusalemen sethiatuac çaretenec noren gainean bermatzen duçue çuen pesquiça?

11. Ecequiasec ez othe çaituzte enganatzen, gosez eta egarriz çuen hilarazteco, jaçarriz çuen Jainco Jaunac Ahriarren erregueren escutic atheratuco çaituztetela?

12. Ez othe da hori Ecequias hura, haren leku gorac eta aldareac urratu dituena; Judari eta Jerusalemeri manu eman daroetena, cioelaric: Aldare bakar baten aitzinean adoratuco duçue eta hartan erreco duçue isensua?

13. Ez othe daquiçue, nic eta ene aitec cer eguin diotegun lurreco populu guciei? jendaietaco jaincoac içatu othe dira beren lekuaren atheratzeco ene escutic?

14. Ene aitec larrutu dituzten jendaqui gucien jaincoetaric cein da bere populua ene escuetaric atheratu ahal içan duena, çuen Jaincoac ere çuec escu huntaric athera ahal içateco?

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 32