Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 32:3-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Bilçar eguinic aitzindariequin eta guiçonic çuhurrenequin, hea tapatuco cituzten hiriz campoan ciren ithurburuac; eta oro hitz hortaco içanic,

4. Oste handi bat bildu çuen, eta tapatu cituzten ithurri guciac eta aurkinçaren erditic iragaiten cen ur-erreca, ciotelaric: Ethorcen badira Asiriarren erregueac, ur nasaiciaric aurki ez beçate.

5. Alchatu çuen halaber, ancetsuqui hariz, urratua içan cen harrasi gucia; gainean alchatu çarozcan dorreac, eta campotic berce harrasi bat; Dabiden hirian berritu çuen Melo, eta eguin cituen nola-nahico harmac eta erredolac.

6. Armadan guerlariei eman çaroezten aitzindariac; guciac bilaraci cituen hirico atheco plaçara, eta hequien bihotzari minçatu cen, cioelaric:

7. Guiçonqui hari çaitezte, eguiçue hazcarretic; ez ikara; Asiriarren erreguearen eta harequin den oste guciaren beldurric ez içan; ecen harequin baino gurequin hainitz guehiago bada.

8. Ecic harequin haraguizco beso bat da; gurequin, gure Jainco Jauna, ceina baita gure lagunçailea eta gure alde guducatzen dena. Ecequias Judaco erregueren horrelaco solasec hazcartu çuten populua.

9. Horiec eguin ciren ondoan, Senaqueribec Asiriarren erreguec bere cerbitzariac Jerusalemera igorri cituen (ecic berac bere armada guciarequin Laquis sethiatzen çuen), Judaco erregue Ecequiasi eta hirian cen populu guciari, cioelaric:

10. Hau dio Senaqueribec Asiriarren erreguec: Jerusalemen sethiatuac çaretenec noren gainean bermatzen duçue çuen pesquiça?

11. Ecequiasec ez othe çaituzte enganatzen, gosez eta egarriz çuen hilarazteco, jaçarriz çuen Jainco Jaunac Ahriarren erregueren escutic atheratuco çaituztetela?

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 32