Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 32:19-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Jerusalemeco Jaincoaz minçatu cen, hala-nola guiçonen escuzco lanac diren lurreco populuen jaincoez.

20. Beraz Ecequias erregueac eta Isaias profetac, Amosen semeac, othoitz eguin çuten burho horien contra, eta ceruraino heldu çuten beren deihadarra.

21. Eta Jaunac bidali çuen aingueru bat, Asiriarren erregueren armadaco guiçon hazcar, guerlari eta aitzindari guciac jo cituena; eta Senaquerib laidotsuqui bihurtu cen bere lekura. Eta bere jaincoaren temploan sarthu celaric, bere sabeletic ilkiricaco haurrec ezpataz hil çuten.

22. Eta Jaunac Ecequias eta Jerusalemdarrac itzuri cituen Senaquerib Asiriarren erregueren eta berce gucien escutic, eta baquea eman çaroeten inguruan.

23. Ascoc halaber bitimac eta sacrificioac Jerusalemera ekarcen çarozten Jaunari, eta emaitzac Ecequiasi, Judaco erregueri, ceina, horien ondotic, ospetan goratua içan baitzen jendaia gucien beguietan.

24. Egun hequiez, Ecequias eritu cen hilceco heineraino, eta othoitz eguin çaroen Jaunari. Jaunac ençun çuen eta eçagutzari bat eman çaroen.

25. Bainan Ecequiasec içan cituen onguien arabera bihurtu etzuen, ceren hantu baitzen haren bihotza, eta Jaunaren hasarrea biztu cen haren contra, Judaren eta Jerusalemen contra.

26. Guero ordean, nahiz hura, nahiz Jerusalemdarrac, aphaldu ciren, hantu citzaioelacoz bihotza, eta hargatic Jaunaren hasarrea etzen hequien gainera jautsi Ecequiasen egunetan.

27. Bada, Ecequias aberats eta aiphu handitan içan cen; bildu cituen cilhar eta urhequeta handiac, harri baliosac, balsamuac, harma-mota orotaric eta balio handico unciac;

28. Bethe cituen bihiteguiac, arnoteguiac eta olioteguiac; abere guciençat bacituen heiac, eta hespilac arthaldeençat.

29. Beretzat eguin cituen hiriac; ecic nihonereco ardi eta abere arthaldeac bacituen, Jaunac ontasun gaitzac eman çarozcalacoz.

30. Ecequias hura bera da, Jihonen gaineco ithurria tapatu çuena, eta urac lupherat aldaratu cituena Dabiden hirico mendebal-alderat; eta ongui atheratu cen burutan hartu cituen lan gucietan.

31. Bizquitartean igorriac içan citzaizconean Babilonaco lehembicicoetaric bidalquinac, lurraren gainean erthatu cen sendagailaz galdeguitera, Jaincoac utzi çuen, frogatua içan cedin, eta alfer citecençat haren bihotzean ciren guciac.

32. Bada, Ecequiasen gaineraco eguinçac eta haren onguieguinac iscribatuac dira Isaias profeta Amosen semearen ikuspenean, eta Judaco eta Israelgo erregueen liburuan.

33. Eta Ecequias lokartu cen bere arbasoequin, eta Dabiden semeen hobien gaineco aldean ehorci çuten; eta Juda guciac eta Jerusalemdarrec oroc celebratu cituzten haren hilotsac; eta Manase haren semea erreguinatu cen haren orde.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 32