Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 32:11-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ecequiasec ez othe çaituzte enganatzen, gosez eta egarriz çuen hilarazteco, jaçarriz çuen Jainco Jaunac Ahriarren erregueren escutic atheratuco çaituztetela?

12. Ez othe da hori Ecequias hura, haren leku gorac eta aldareac urratu dituena; Judari eta Jerusalemeri manu eman daroetena, cioelaric: Aldare bakar baten aitzinean adoratuco duçue eta hartan erreco duçue isensua?

13. Ez othe daquiçue, nic eta ene aitec cer eguin diotegun lurreco populu guciei? jendaietaco jaincoac içatu othe dira beren lekuaren atheratzeco ene escutic?

14. Ene aitec larrutu dituzten jendaqui gucien jaincoetaric cein da bere populua ene escuetaric atheratu ahal içan duena, çuen Jaincoac ere çuec escu huntaric athera ahal içateco?

15. Ecequiasec ez beçaitzate beraz engana; haicezco elhe batzuz ez beçaitzate tutulica, ez sinhets hori. Ecen nihongo jendaqui eta erresumetaco jaincoric ez bada içatu bere populuaren ene escutic eta ene aiten escutaric atheratzeco, holetan çuen Jaincoac ecin atheratuco çaituztete ene escutic.

16. Senaqueriben cerbitzariec berce asco ere erasi çuten Jainco Jaunaren eta haren cerbitzari Ecequiasen contra.

17. Gutunac halaber iscribatu cituen, Israelgo Jainco Jaunaren contra burhoz betheac, eta erran çuen haren gatic: Nola berce jendaien jaincoac ez baitira içatu beren populuaren ene escutic atheratzeco, Ecequiasen Jaincoac ere bere populua ecin atheratuco du escu huntaric.

18. Eta oraino, juduaraz oihu handitan minço citzaioen Jerusalemeco harrasi gainean çagoen populuari, hequien icitzeco eta hiriaren harceco.

19. Jerusalemeco Jaincoaz minçatu cen, hala-nola guiçonen escuzco lanac diren lurreco populuen jaincoez.

20. Beraz Ecequias erregueac eta Isaias profetac, Amosen semeac, othoitz eguin çuten burho horien contra, eta ceruraino heldu çuten beren deihadarra.

21. Eta Jaunac bidali çuen aingueru bat, Asiriarren erregueren armadaco guiçon hazcar, guerlari eta aitzindari guciac jo cituena; eta Senaquerib laidotsuqui bihurtu cen bere lekura. Eta bere jaincoaren temploan sarthu celaric, bere sabeletic ilkiricaco haurrec ezpataz hil çuten.

22. Eta Jaunac Ecequias eta Jerusalemdarrac itzuri cituen Senaquerib Asiriarren erregueren eta berce gucien escutic, eta baquea eman çaroeten inguruan.

23. Ascoc halaber bitimac eta sacrificioac Jerusalemera ekarcen çarozten Jaunari, eta emaitzac Ecequiasi, Judaco erregueri, ceina, horien ondotic, ospetan goratua içan baitzen jendaia gucien beguietan.

24. Egun hequiez, Ecequias eritu cen hilceco heineraino, eta othoitz eguin çaroen Jaunari. Jaunac ençun çuen eta eçagutzari bat eman çaroen.

25. Bainan Ecequiasec içan cituen onguien arabera bihurtu etzuen, ceren hantu baitzen haren bihotza, eta Jaunaren hasarrea biztu cen haren contra, Judaren eta Jerusalemen contra.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 32