Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 30:5-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta erabaqui çuten meçulariac igorrico cituztela Israel gucira Bersabeetic Daneraino, ethor citecen eta Israelgo Jainco Jaunari bazcoa Jerusalemen eguin cioçoten; ecic ascoc etzuten eguin legueaz manatua den beçala.

6. Eta erregueren eta buruçaguien manuz gutunequin meçulariac goan ciren Israel gucira eta Judara, erreguec manatu çaroeten beçala oihu eguinez: Israelgo semeac, Abrahamen, Isaaquen eta Israelen Jainco Jauna gana bihur çaitezte, eta Asiriarren escuari itzuri diren ondarretara itzuliren da Jauna.

7. Ez beçaçue eguin çuen aita, anaiec beçala, ceinac beren arbasoen Jainco Jauna ganic guibelatu baitira, eta harec, ikusten duçuen beçala, heriotzeari arthiqui ditu.

8. Berautzue gogor çuen buruac çuen aitec beçala; escuac emotzuete Jaunari, eta bethicotzat sainduetsi duen sainduteguira çatozte; cerbitza çaçue çuen arbasoen Jainco Jauna, eta çuen gainetic aldaratuco du bere hasarrearen hatsa.

9. Ecic baldin çuec Jauna gana bihurcen baçarete, çuen anaiec eta semeec urricalpena aurkituren dute gathibu eraman dituzten nausien aitzinean, eta leku huntara itzuliren dira; ecic urricalmendutsu eta barkatiar da çuen Jainco Jauna, eta ez du bere beguithartea çuen ganic aldaratuco, bihurcen baçarete haren gana.

10. Meçulariac arin cihoacen beraz hiritic hirira Efraimgo eta Manaseco lurrac gaindi Çabuloneraino; eta hequiec trufatzen eta escarniatzen cituzten.

11. Bizquitartean Aserretic, Manasetic eta Çabulondic, bakar batzuec onhetsiric errana, Jerusalemera ethorri ciren.

12. Judan aldiz, Jaunaren escua haritu cen hequien baithan, orori bihotz bat emateco, Jaunaren hitza bethe ceçaten, erregueren eta buruçaguien manuaren arabera.

13. Eta populutze handiac bildu ciren Jerusalemera, airisetaco besta-buruaren eguitera bigarren hilabethean.

14. Eta jaiquiric urratu cituzten Jerusalemen ciren aldareac; eta jaincomoldeei isensuaren erretzeco erabilcen cirenac oro phuscaturic, Cedrongo errecara arthiqui cituzten.

15. Bada, bazcoa imolatu çuten bigarren hilabetheco hamalaugarren egunean. Aphecec ere eta lebitarrec, noizbait beren buruac sainduetsiric, Jaunaren etchean escaini cituzten holocaustac.

16. Eta jarri ciren beren lerroan, xedatua cen beçala eta Moise Jaincoaren guiçonaren leguearen arabera; aphecec berriz, lebitarren escutic harcen çuten ihinztaduraren eguiteco odola,

17. Oste handi bat bacelacotz sainduetsia etzena; eta hargatic lebitarrec imolatu çaroeten bazcoa ernatu etzirenei beren buruac Jaunari sainduestera.

18. Efraimdic, Manasetic, Isacarretic eta Çabulondic ethorri populutic ascoc, etzirelaric sainduetsiac, bazcoa jan çuten, ez iscribatua denaren arabera; eta Ecequiasec hequiençat othoitz eguin çuen, erraten çuelaric: Jauna ona da, beguithartez jarrico da

19. Beren arbasoen Jainco Jauna beren bihotz oroz bilhatzen dutenei; eta ez darote jaçarrico ez direla sainduetsiac.

20. Jaunac ençun çuen, eta jabaldu citzaioen populuari.

21. Eta Israelgo seme, Jerusalemen aurkitu cirenec, çazpi egunez eguin çuten airisetaco besta, bozcario handitan eta egun oroz Jauna laudatuz, eta lebitarrec eta aphecec ere bai, hequien carguari cihoacen tresnac joz.

22. Eta Ecequias bihotzera minçatu çaroeten Jaunaren gaineco gaucetan ongui aditzen ciren lebitarrei; eta bestaco çazpi egunetan jan çuten, baquezco bitimac imolatuz eta beren arbasoen Jainco Jauna laudatuz.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 30