Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 30:14-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eta jaiquiric urratu cituzten Jerusalemen ciren aldareac; eta jaincomoldeei isensuaren erretzeco erabilcen cirenac oro phuscaturic, Cedrongo errecara arthiqui cituzten.

15. Bada, bazcoa imolatu çuten bigarren hilabetheco hamalaugarren egunean. Aphecec ere eta lebitarrec, noizbait beren buruac sainduetsiric, Jaunaren etchean escaini cituzten holocaustac.

16. Eta jarri ciren beren lerroan, xedatua cen beçala eta Moise Jaincoaren guiçonaren leguearen arabera; aphecec berriz, lebitarren escutic harcen çuten ihinztaduraren eguiteco odola,

17. Oste handi bat bacelacotz sainduetsia etzena; eta hargatic lebitarrec imolatu çaroeten bazcoa ernatu etzirenei beren buruac Jaunari sainduestera.

18. Efraimdic, Manasetic, Isacarretic eta Çabulondic ethorri populutic ascoc, etzirelaric sainduetsiac, bazcoa jan çuten, ez iscribatua denaren arabera; eta Ecequiasec hequiençat othoitz eguin çuen, erraten çuelaric: Jauna ona da, beguithartez jarrico da

19. Beren arbasoen Jainco Jauna beren bihotz oroz bilhatzen dutenei; eta ez darote jaçarrico ez direla sainduetsiac.

20. Jaunac ençun çuen, eta jabaldu citzaioen populuari.

21. Eta Israelgo seme, Jerusalemen aurkitu cirenec, çazpi egunez eguin çuten airisetaco besta, bozcario handitan eta egun oroz Jauna laudatuz, eta lebitarrec eta aphecec ere bai, hequien carguari cihoacen tresnac joz.

22. Eta Ecequias bihotzera minçatu çaroeten Jaunaren gaineco gaucetan ongui aditzen ciren lebitarrei; eta bestaco çazpi egunetan jan çuten, baquezco bitimac imolatuz eta beren arbasoen Jainco Jauna laudatuz.

23. Eta oste guciaren gogaraco içan cen berce çazpi egun ere bestatzea, eta hala eguin çuten bozcalencia handitan.

24. Ecic Ecequiasec Judaco erreguec populuari eman çarozcan mila cecen eta çazpi mila ardi; buruçaguiec berriz, populuari mila cecen eta hamar mila ardi eman çarozten. Aphecetaric beraz mulço handia içan cen sainduetsia.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 30