Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 29:9-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta tzarqueria horren ariaz, gure aitac ezpataren azpira erori dira, eta gure seme, alaba, emazteac eramanac içan dira gathibu.

10. Orai ene gogaraco da batasun eguin deçagun Israelgo Jainco Jaunarequin, eta gure ganic aldaratuco du bere hasarrearen hatsa.

11. Ene semeac, ez içan axolagabe: Jaunac hautatu çaituztete haren aitzinean egoteco, hari eguimbideen bihurceco, haren cerbitzatzeco eta hari isensuaren erretzeco.

12. Orduan jaiqui ciren lebitarrac: Caathen umeetaric, Mahath Amasairen semea, eta Joel Açariasen semea; aldiz Merariren semeetaric, Cis Abdiren semea, eta Açarias Jalaleelen semea; Jersomen umeetaric berriz, Joah Cemaren semea, eta Eden Joahen semea;

13. Elisaphanen umeetaric berriz, Samri eta Jahiel; Asaphen umeetaric halaber, Çacarias eta Mathanias;

14. Hemanen umeetaric berriz, Jahiel eta Semei; aldiz Idithunen semeetaric, Semeias eta Ociel.

15. Eta bildu cituzten beren anaiac; sainduetsi ciren, eta erregueren manuaren eta Jaunaren manamenduaren arabera, sarthu ciren Jaincoaren etchearen xahutzera.

16. Apheçac ere Jaunaren temploan sarthu ciren haren sainduestera; barnean lohiric aurkitu cituztenac oro, athe-sarcera kendu cituzten, eta lebitarrec camporat Cedrongo errecara eraman cituzten.

17. Bada, lehen hilabetheco lehembicico egunean hasi ciren xahutzen, eta hilabethe bereco çorcigarren egunean sarthu ciren Jaunaren temploco lorioan; çorci egunez temploa xahu eguin çuten, eta hilabethe bereco hamaseigarren egunean, hasi lana akabatu çuten.

18. Guero Ecequias erreguearen aitzinera aguertu ciren, eta erran çaroten: Sainduetsi dugu Jaunaren etche gucia, holocaustetaco aldarea eta hango unciac, proposicioneco mahaina ere eta hartaco tresnac,

19. Eta erregue Acacec bere erreguetasuneco demboran, arnegatu çuen ondoan, likistu cituen puscac oro; eta hara guciac atheratuac daudela Jaunaren aldare aitzinera.

20. Eta Ecequias goicic jaiquiric, hirico buruçaguiac oro bildu cituen, eta Jaunaren templora igan cen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 29