Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 29:21-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Eta elkarrequin escaini cituzten çazpi cecen, çazpi ahari, çazpi bildots eta çazpi aker bekatuarençat, erresumarençat, sainduteguiarençat eta Judarençat; eta erreguec Aaronen seme aphecei erran çaroeten, Jaunaren aldarearen gainean escaint cetzaztela.

22. Aphecec hil cituzten beraz cecenac; odola hartu eta ixuri çuten aldarearen gainean; hil cituzten ahariac ere, eta hequien odola aldarearen gainean ixuri çuten; eta imolatu cituzten bildotsac, eta ixuri çuten odola aldarearen gainean.

23. Hurbilaraci cituzten bekatuarençateco akerrac erregueren eta oste guciaren aitzinean, eta escuac eman çaroezten gainera;

24. Aphecec imolatu cituzten, eta odolaz ihinztadura eguin çuten aldarearen aitzinean Israel guciaren xahupeneraco; ecic erreguec manatu çuen holocausta Israel guciarençat eta bekatuarençat eguina içan cedin.

25. Lebitarrac eçarri cituen halaber Jaunaren etchean, cimbalequin, maniurrequin eta guitarrequin, Dabidec, Gad ikusleac eta Nathan profetac xedatu çuten beçala; ecic Jaunaren manamendu bat cen, bere profeten arartecoz eguina.

26. Eta lebitarrac eman ciren Dabiden musicaco tresnac escuan, eta apheçac turutequin.

27. Ecequiasec manatu çuen holocausta escaint ceçaten; hasi ciren Jaunaren laudorioen cantatzen, turuten durrundarazten, eta Dabidec Israelgo erreguec xuxendu cituen asco tresnen jotzen.

28. Aldiz oste gucia adoran çagoelaric, cantariac eta turutac cituztenac beren eguimbideetan ciren, holocausta akabatu arteo.

29. Eta escainça akabatu cenean, erregue gurthu cen eta harequin ciren guciac ere, eta adoratu çuten Jauna.

30. Ecequiasec eta buruçaguiac lebitarrei manatu çaroeten Jauna lauda ceçaten Dabiden eta Asaph ikuslearen cantiquequin; eta laudatu çuten bozcalencia handitan, eta belhaunicaturic adoratu çuten.

31. Ecequiasec berriz, hau erran çuen oraino: Jaunarençat bethe ditutzue çuen escuac; hurbil çaizte, eta bitimac eta laudorioac escaint çatzue Jaunaren etchean. Oste guciac beraz, bihotz jaincotiar batequin escaini cituen bitimac, laudorioac eta holocaustac.

32. Bada, hau içan cen osteac escaini cituen holocausten nombrea: hirur hogoi eta hamar cecen, ehun ahari eta berrehun bildots.

33. Eta Jaunari sainduetsi çarozten sei ehun idi eta hirur mila ardi.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 29