Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 29:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ecequias erreguinatzen hasi cen beraz hogoi eta borz urthetan celaric, eta hogoi eta bederatzi urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Çacariasen alaba, Abia deitzen cen.

2. Jaunaren aitzinean gogaragarri cena eguin çuen, Dabidec, haren aitac eguin cituen gucien arabera.

3. Bere erreguetasuneco lehembicico urthean eta lehembicico hilabethean, idequi eta berritu cituen Jaunaren etcheco atheladac.

4. Eta erakarri cituen apheçac eta lebitarrac, eta bilaraci cituen iguzqui-haiceco plaçara.

5. Eta erran çaroeten: Adi neçaçue, lebitarrac, eta sainduets çaitezte; çuen Jainco Jaunaren etchea xahu çaçue, eta lohiqueria guciac ken çatzue sainduteguitic.

6. Gure aitec bekatu eguin dute, eta gaizquia gure Jainco Jaunaren aitzinean eguin dute, hura bazterrerat utziz; Jaunaren tabernacletic itzuli dituzte beguitharteac eta guibela erakutsi darote.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 29