Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 28:7-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Orduco egun beretan, Cecric, Efraimgo guiçon ahal handitaco batec, hil cituen Maasias erregueren semea, Ezricam haren etcheco buruçaguia, eta Elcana ere erregueren ondotic bigarren cena.

8. Eta Israelgo semeec beren anaietaric hartu cituzten berrehun mila emaztequi, haur eta nescatcha, eta nihonereco harrapaquina, eta hura Samariara eraman çuten.

9. Egun hequiez han bacen Jaunaren profeta bat Oded deitzen cena, ceina ilki baitzen Samariara heldu cen armadaren bidera, eta erran çaroeten: Huna non çuen arbasoen Jainco Jaunac, Judaren contra hasarrez, arthiqui dituen çuen escuetara, eta latzqui hil ditutzue halaz non ceruetara jo baitu çuen gogorqueriac.

10. Berçalde Judaco eta Jerusalemeco umeac çuen muthil eta nescatotzat nahi ditutzue azpiratu, ez baita hori eguiteco lana; ecic hortan bekatu eguin duçue çuen Jainco Jaunaren alderat.

11. Bainan adi çaçue ene errana eta bihur çatzue çuen anaietaric erakarri ditutzuen gathibuac, ceren Jaunaren hasarre gaitza çuen gainera jaustera baitihoa.

12. Hargatic Efraimgo semeetaric lehembicicoac, Açarias Johananen semea, Baraquias Mosolamothen semea, Ecequias Selumen semea eta Amasa Adaliren semea, jarri ciren gudutic heldu cirenen aitzinean,

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 28