Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 28:2-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Bainan Israelgo erregueen bidetan ibili cen, eta berçalde jainco-moldeac urthu cituen Baalençat.

3. Harec erre çuen isensua Benenomgo haranean, eta bere semeac suaz garbitu cituen, Jaunac Israel ethorcean hil cituen jendaien ohitzaren arabera.

4. Imolatzen çuen halaber eta usain onac erretzen cituen leku goretan, munhoetan eta çuhaitz hostotsu gucien azpian.

5. Eta bere Jainco Jaunac arthiqui çuen Siriaco erregueren escuetara, ceinac jo baitzuen, eta haren erresumatic harrapaquin handi bat hartu eta Damaserat eraman baitzuen. Israelgo erregueren escura ere arthiquia içan cen eta çauri handiaz joa.

6. Eta Phaceec, Erromeliaren semeac, Judatic hil cituen egun batez sei hogoi mila, oro guiçon guerlariac, bazterrerat utzi çutelacotz beren arbasoen Jainco Jauna.

7. Orduco egun beretan, Cecric, Efraimgo guiçon ahal handitaco batec, hil cituen Maasias erregueren semea, Ezricam haren etcheco buruçaguia, eta Elcana ere erregueren ondotic bigarren cena.

8. Eta Israelgo semeec beren anaietaric hartu cituzten berrehun mila emaztequi, haur eta nescatcha, eta nihonereco harrapaquina, eta hura Samariara eraman çuten.

9. Egun hequiez han bacen Jaunaren profeta bat Oded deitzen cena, ceina ilki baitzen Samariara heldu cen armadaren bidera, eta erran çaroeten: Huna non çuen arbasoen Jainco Jaunac, Judaren contra hasarrez, arthiqui dituen çuen escuetara, eta latzqui hil ditutzue halaz non ceruetara jo baitu çuen gogorqueriac.

10. Berçalde Judaco eta Jerusalemeco umeac çuen muthil eta nescatotzat nahi ditutzue azpiratu, ez baita hori eguiteco lana; ecic hortan bekatu eguin duçue çuen Jainco Jaunaren alderat.

11. Bainan adi çaçue ene errana eta bihur çatzue çuen anaietaric erakarri ditutzuen gathibuac, ceren Jaunaren hasarre gaitza çuen gainera jaustera baitihoa.

12. Hargatic Efraimgo semeetaric lehembicicoac, Açarias Johananen semea, Baraquias Mosolamothen semea, Ecequias Selumen semea eta Amasa Adaliren semea, jarri ciren gudutic heldu cirenen aitzinean,

13. Eta erran çaroeten: Ez ditutzue hemen sarraracico gathibuac, beldurreceta bekatu eguin deçagun Jaunaren alderat. Certaco nahi ditutzue gure bekatuac berhatu eta gure hoben çaharrac mukurrutu? ecic handia da bekatua, eta Jaunaren hasarreco kea sugarcera dihoa Israelen gainera.

14. Eta guerlaco guiçonec, aitzindarien eta oste guciaren aitzinean, guibelerat igorri cituzten harrapaquina eta hartu cituztenac oro.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 28