Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 28:16-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Orduco egunetan, erregue Acacec Asiriarren erreguen bidali çaroen lagunça galdez.

17. Eta Idumearrac ethorri ciren, Judatic hainitzac hil cituzten, eta harrapaquin handia hartu çuten.

18. Filistindarrac ere celhaietaco hirietan eta Judaco hegoaldean barraiatu ciren, eta hartu cituzten Bethsames, Ayalon eta Gaderoth, Soco ere, Thamnam eta Gamço beren herriequin, eta hequietan egotu ciren.

19. Ecic Jaunac beheititu çuen Juda, Acacen, Judaco erregueren ariaz, bere lagunçaz gabetu baitzuen erdeinatu çuelacoz Jauna.

20. Eta Jaunac haren contra erakarri çuen Thelgathphalnasar Asiriarren erregue, ceinac eman baitzaroen atsecabe, eta nihoren enferraric gabe larrutu baitzuen lekua.

21. Beraz Acacec biluci cituen Jaunaren etchea, erregueen eta aitzindarien etcheac, eta emaitzac eguin çarozcan Asiriarren erregueri, eta halere etzitzaioen batere baliatu.

22. Eta ororen gainera, bere hesturaco orduan, erregue Acacec berac bere escuz berhatu çuen Jaunaren alderaco erdeinua.

23. Damaseco jaincoei, bere joileei, imolatu çaroezten bitimac eta erran çuen: Asiriarren erregueen jaincoec laguncen dituzte hequiec; nic bitimez jabalduco ditut, eta alde içanen ditut: noiz-ere aitzitic hequiec baitziren haren eta Israel guciaren galgarri.

24. Hargatic Acacec Jaincoaren etcheco unci guciac harturic eta xehacaturic, hersi cituen Jaincoaren temploco atheac, eta aldareac eguin cituen Jerusalemeco izquina gucietan.

25. Judaco hiri gucietan ere aldareac eguin cituen isensuaren erretzeco, eta hasarretzera ekarri çuen bere arbasoen Jainco Jauna.

26. Haren gaineraco eguinçac berriz, haren lehembicico lanac eta azquenac, oro iscribatuac dira Judaco eta Israelgo erregueen liburuan.

27. Eta Acaz bere arbasoequin lokartu cen, eta Jerusalemeco hirian ehorci çuten, ecic etzuten Israelgo erregueen hobietan onhetsi. Eta Ecequias haren semea erreguinatu cen haren orde.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 28