Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 28:15-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta aixtian aiphatu ditugun guiçonac ethorri ciren, eta gathibuac harturic eta has ciren guciac, buluzquinetaric jaunci cituzten; eta soinecoz eta oinetacoz jaunci, janaz eta edanaz berotu, eta nekearen gatic gançutu eta arthatu cituzten ondoan, ecin ibil citazqueenac eta hebainduac ciren guciac, çamari gainetan eçarri cituzten, eraman cituzten beren anaietara, Jericora, Palmetaco hirira, eta berac Samariara itzuli ciren.

16. Orduco egunetan, erregue Acacec Asiriarren erreguen bidali çaroen lagunça galdez.

17. Eta Idumearrac ethorri ciren, Judatic hainitzac hil cituzten, eta harrapaquin handia hartu çuten.

18. Filistindarrac ere celhaietaco hirietan eta Judaco hegoaldean barraiatu ciren, eta hartu cituzten Bethsames, Ayalon eta Gaderoth, Soco ere, Thamnam eta Gamço beren herriequin, eta hequietan egotu ciren.

19. Ecic Jaunac beheititu çuen Juda, Acacen, Judaco erregueren ariaz, bere lagunçaz gabetu baitzuen erdeinatu çuelacoz Jauna.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 28