Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 26:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Juda guciac hartu çuen Ocias, hamasei urthe cituena, eta bere aita Amasiasen orde erregue eçarri çuen.

2. Harec berritu çuen Ailath eta bihurtu çuen Judaren azpira, erregue lokartu cen ondoan bere arbasoequin.

3. Ociasec hamasei urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta berrogoi eta hamabi urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama deitzen cen Jequelia Jerusalemecoa.

4. Jaunaren beguietan çucen cena eguin çuen, haren aita Amasiasec eguin cituen gucien arara.

5. Eta Jauna bilhatu çuen bici içan ceno Çacarias, arguiduna eta Jaincoaren ikuslea; eta nola Jauna bilhatzen baitzuen, Jaunac orotan bidatu çuen haren urhatsa.

6. Ilki cen beraz eta guducatu cituen Filistindarrac; Jetheco, Jabniaco eta Açoteco harrasiac urratu cituen; eta hiri hazcarrac ere eguin cituen Açoteco eta Filistindarren lurretan

7. Eta Jaincoac lagundu çuen Filistindarren contra, Gurbaalen egoten ciren Arabiarren contra eta Amontarren contra.

8. Eta Amontarrec Ociasi emaitzac ekarcen ciozcaten; eta Eguiptoco bazterreraino hedatu cen haren icena, haren garhaicia usuen ariaz.

9. Ociasec dorreac Jerusalemen alchatu cituen Izquinaco athearen gainean, Haraneco athearen gainean, eta gaineracoac harrasiaren alderdi berean, eta hazcartu cituen dorre hequiec.

10. Dorreac alchatu cituen halaber mortuan, eta urtegui asco eguin cituen, arthalde hainitz çuelacotz, hala bazterraldetan, nola mortuaren hedaduran; mahastiac ere eta mahastiçainac bacituen mendietan eta Carmelen; ecic lurreco lanei emanicaco guiçona cen.

11. Aldiz, haren guerlarien armada, guduetara atheratzen cirenena, Jehiel iscribauaren, Maasias irakaslearen, eta Hananias erregueren azpico buruçaguietaric cenaren manamenduan cen.

12. Eta aitzindari guciac, guiçon hazcarren familiaca, bi mila eta sei ehunetara helcen ciren.

13. Eta hequien azpico armada gucia helcen cen hirur ehun eta çazpi mila eta borz ehun guiçonetara, ceinac guerletaco onac baitziren, eta erreguerençat guducatzen baitziren etsaien contra.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 26