Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 25:2-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Onguia eguin çuen Jaunaren aitzinean, ez bizquitartean bihotz osoqui garbiarequin.

3. Eta iduritu citzaioenean bere erreinua gothortua, cinçurrac eguinaraci çaroezten haren aita erreguea hil çuten cerbitzariei.

4. Bainan hequien semeac etzituen hilaraci, iscribatua denaren arabera Moisen legueco liburuan, ceinetan Jaunac manatu baitu, dioelaric: Aitac ez beitez hil semeen gatic, ez-eta semeac beren aiten gatic; bainan bat bedera bere bekatua gatic hil bedi.

5. Amasiasec beraz Juda gucia bilaraci çuen; xuxendu cituen familiaca, eta eçarri cituen ehuntariac eta milatariac Juda gucian eta Benjaminen; hogoi urthetaric eta goiticoac cembat ciren atheratu çuen, eta atzeman cituen hirur ehun mila guiçon-gazte guerlarat ilkitzen cirenac, lança eta erredola çakartenac.

6. Israeldic ere saritan hartu cituen ehun mila guiçon hazcar, ehun talendu cilharrezcotan.

7. Bainan Jaincoaren guiçon bat ethorri citzaioen eta erran çaroen: Oi erregue, ez bedi çurequin ilki Israelgo armada; ecic Jauna ez da Israelequin, ez-eta Efraimgo seme nihorequin.

8. Baldin uste baduçu armaden indarraren gainean daudecila guerlac, Jaunac etsaiez garhaitaracico çaitu, alabainan Jaunari dihoaquio edo laguncea, edo ihes igorcea.

9. Eta Jaincoaren guiçonari erran çaroen Amasiasec: Cer içanen da bada Israelgo soldadoei eman darozcatedan ehun talenduez? Jaincoaren guiçonac ihardetsi çaroen: Jaunac badu nondic çuri eman ahal horiec baino hainitz guehiago.

10. Hargatic Amasiasec bereci çuen Efraimdic ethorri citzaioen armada, bere toquira itzul cedinçat; eta hauquiec Judaren contra samur handi, itzuli ciren beren lekura.

11. Bada, gogoa onduric Amasiasec, eraman çuen bere populua; goan cen Gazteguietaco haranera eta Seirgo hamar mila guiçon jo cituen;

12. Eta berce hamar mila hartu cituzten Judaco semeec; erakarri cituzten harcaitz baten muthurrera, erroiçua behera ambildu cituzten, eta lehertu ciren guciac.

13. Bainan Amasiasec gudura berequin ez eramatecotzat guibelerat igorri çuen armada hura, Judaco hirietara hedatu cen, Samariatic Bethoroneraino, eta hirur mila guiçon hilic, harrapaquin handi bat eguin çuen.

14. Amasiasec berriz, Idumearren sarrasquiaren ondotic, eta Seirgo semeen jaincomoldeac eramanic, beretzat hartu cituen jaincotzat, eta adoratzen cituen eta isensua erretzen çaroeten.

15. Haratic Amasiasen contra samurturic, Jaunac igorri çaroen profeta bat, ceinac erran baitzaroen: Certaco adoratu ditutzu jainco batzu, beren populua çure escutic ecin itzurraraci dutenac?

16. Eta profetac horiec erran ciozcanean, ihardetsi çaroen: Erregueren conseilaria othe çare? çaude phausuan, hilaraz etzaitzadan. Eta profetac guibeleracoan, erran çuen: Badaquit Jaunac çure hilcea hartu duela gogoan, gaizqui hori eguin duçulacotz, eta gaineco, ez duçulacotz ene errana onhetsi.

17. Amasiasec beraz Judaco erreguec, gogoeta tcharrenetaric bat eguinic, igorri çaroen Joasi, Joacacen seme, Jehuren ilobasoari, Israelgo erregueri, cioelaric: Çato, dugun elkar ikus.

18. Eta Joasec berri-emaileac guibelerat bidali cituen, erraten çuelaric: Libanen den astakarloac Libango cedroa gana igorri çuen, cioelaric: Çure alaba ene semeari emaztetzat emoçu. Eta hara non Libango oihanean ciren basabereac iragan ciren eta astakarloa lehertu çuten.

19. Erran duçu: Jo dut Edom. Eta horren gatic çure bihotza hanturaz goititu da. Jar çaite çure etchean; certaco bilha çure gaitza, ala erorceco, çu, eta Juda çurequin?

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 25