Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 25:18-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Eta Joasec berri-emaileac guibelerat bidali cituen, erraten çuelaric: Libanen den astakarloac Libango cedroa gana igorri çuen, cioelaric: Çure alaba ene semeari emaztetzat emoçu. Eta hara non Libango oihanean ciren basabereac iragan ciren eta astakarloa lehertu çuten.

19. Erran duçu: Jo dut Edom. Eta horren gatic çure bihotza hanturaz goititu da. Jar çaite çure etchean; certaco bilha çure gaitza, ala erorceco, çu, eta Juda çurequin?

20. Amasiasec etzuen nahi içan ençun, Jaunaren nahia baitzen hura etsaien escuetara arthiquitzea, Edomen jaincoen ariaz.

21. Joas Israelgo erregue igan cen beraz, eta elkarri jarri ciren bekoz-beko. Amasias berriz, Judaco erregue Bethsamesen cen.

22. Eta Juda erori cen Israelen aitzinean eta ihes eguin çuen bere olhetara.

23. Bada Joasec, Israelgo erreguec, Bethsamesen hartu çuen Amasias, Judaco erregue, Joasen semea, Joacaz baitzen Joasen aita, eta eraman çuen Jerusalemera; urratu çuen hango harrasia Efraimgo athetic Izquinaco atheraino laur ehun besotan.

24. Jaincoaren etchean, Obededomen baithan eta erregue-etcheco kutchetan ere atzeman cituen urhe, cilhar eta unci guciac, eta bahi çaudenen semeac ere Samariara eraman cituen.

25. Bada, Amasias, Joasen semea, Judaco erregue, hamaborz urthe bici içan cen, Joas, Joacacen semea, Israelgo erregue hil ondoan.

26. Amasiasen gaineraco eguinçac berriz, lehenagocoac eta azquenecoac, iscribatuac dira Judaco eta Israelgo erregueen liburuan.

27. Hura Jauna ganic guibelatu cen ondoan, celatac hedatu ciozcaten Jerusalemen. Eta nola Laquisera ihes eguin baitzuen, guiçonac igorriric, han hil çuten.

28. Eta çaldi gainetan guibelerat ekarriric, Dabiden hirian bere arbasoequin ehorci çuten.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 25