Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 25:11-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Bada, gogoa onduric Amasiasec, eraman çuen bere populua; goan cen Gazteguietaco haranera eta Seirgo hamar mila guiçon jo cituen;

12. Eta berce hamar mila hartu cituzten Judaco semeec; erakarri cituzten harcaitz baten muthurrera, erroiçua behera ambildu cituzten, eta lehertu ciren guciac.

13. Bainan Amasiasec gudura berequin ez eramatecotzat guibelerat igorri çuen armada hura, Judaco hirietara hedatu cen, Samariatic Bethoroneraino, eta hirur mila guiçon hilic, harrapaquin handi bat eguin çuen.

14. Amasiasec berriz, Idumearren sarrasquiaren ondotic, eta Seirgo semeen jaincomoldeac eramanic, beretzat hartu cituen jaincotzat, eta adoratzen cituen eta isensua erretzen çaroeten.

15. Haratic Amasiasen contra samurturic, Jaunac igorri çaroen profeta bat, ceinac erran baitzaroen: Certaco adoratu ditutzu jainco batzu, beren populua çure escutic ecin itzurraraci dutenac?

16. Eta profetac horiec erran ciozcanean, ihardetsi çaroen: Erregueren conseilaria othe çare? çaude phausuan, hilaraz etzaitzadan. Eta profetac guibeleracoan, erran çuen: Badaquit Jaunac çure hilcea hartu duela gogoan, gaizqui hori eguin duçulacotz, eta gaineco, ez duçulacotz ene errana onhetsi.

17. Amasiasec beraz Judaco erreguec, gogoeta tcharrenetaric bat eguinic, igorri çaroen Joasi, Joacacen seme, Jehuren ilobasoari, Israelgo erregueri, cioelaric: Çato, dugun elkar ikus.

18. Eta Joasec berri-emaileac guibelerat bidali cituen, erraten çuelaric: Libanen den astakarloac Libango cedroa gana igorri çuen, cioelaric: Çure alaba ene semeari emaztetzat emoçu. Eta hara non Libango oihanean ciren basabereac iragan ciren eta astakarloa lehertu çuten.

19. Erran duçu: Jo dut Edom. Eta horren gatic çure bihotza hanturaz goititu da. Jar çaite çure etchean; certaco bilha çure gaitza, ala erorceco, çu, eta Juda çurequin?

20. Amasiasec etzuen nahi içan ençun, Jaunaren nahia baitzen hura etsaien escuetara arthiquitzea, Edomen jaincoen ariaz.

21. Joas Israelgo erregue igan cen beraz, eta elkarri jarri ciren bekoz-beko. Amasias berriz, Judaco erregue Bethsamesen cen.

22. Eta Juda erori cen Israelen aitzinean eta ihes eguin çuen bere olhetara.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 25