Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 25:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Amasias hogoi eta borz urthetan cen erreguinatzen abiatu cenean, eta hogoi eta bederatzi urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama deitzen cen Joadan Jerusalemecoa.

2. Onguia eguin çuen Jaunaren aitzinean, ez bizquitartean bihotz osoqui garbiarequin.

3. Eta iduritu citzaioenean bere erreinua gothortua, cinçurrac eguinaraci çaroezten haren aita erreguea hil çuten cerbitzariei.

4. Bainan hequien semeac etzituen hilaraci, iscribatua denaren arabera Moisen legueco liburuan, ceinetan Jaunac manatu baitu, dioelaric: Aitac ez beitez hil semeen gatic, ez-eta semeac beren aiten gatic; bainan bat bedera bere bekatua gatic hil bedi.

5. Amasiasec beraz Juda gucia bilaraci çuen; xuxendu cituen familiaca, eta eçarri cituen ehuntariac eta milatariac Juda gucian eta Benjaminen; hogoi urthetaric eta goiticoac cembat ciren atheratu çuen, eta atzeman cituen hirur ehun mila guiçon-gazte guerlarat ilkitzen cirenac, lança eta erredola çakartenac.

6. Israeldic ere saritan hartu cituen ehun mila guiçon hazcar, ehun talendu cilharrezcotan.

7. Bainan Jaincoaren guiçon bat ethorri citzaioen eta erran çaroen: Oi erregue, ez bedi çurequin ilki Israelgo armada; ecic Jauna ez da Israelequin, ez-eta Efraimgo seme nihorequin.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 25