Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 24:22-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Erregue Joas etzen orhoitu Çacariasen aitac, Joiadac harençat içan çuen urricalpenaz, bainan hilaraci çuen haren semea. Eta hunec hilceracoan erran çuen: Ikus eta bilha beça Jaunac.

23. Eta urthea iragan cenean, Siriaco armada igan cen Joasen contra, Judara eta Jerusalemera ethorri cen, hil cituen populuco aitzindariac oro, eta harrapaquin gucia Damasera erregueri igorri çaroen.

24. Eta halere, nahiz Siriar guti ethorri cen, Jaunac hequien escuetara oste gaitz bat arthiqui çuen, ceren bazterrerat utzi çuten beren arbasoen Jainco Jauna; eta Joasen gainean halaber laido handiac erabili cituzten Siriarrec.

25. Eta goatean, hiradura handitan utzi çuten; haren cerbitzariac berriz, haren contra jaiqui ciren, Joiada apheçaren semearen odola nahiz aspertu; bere ohean sakitu çuten, eta hil cen; eta Dabiden hirian ehorci çuten, ez ordean erregueen hobietan.

26. Bada, hari celatac hedatu ciozcatenac ciren Çabad, Semaath Amontarraren semea, eta Joçabad, Semarith Moabitarraren semea.

27. Aldiz, haren semeen eguitecoac, eta haren-pean bildu içan cen dirutze gucia, eta Jaunaren etchearen erreberripena, Erregueen liburuan arthatsuqui iscribatuac dira; Amasias berriz, haren semea, haren orde erreguinatu cen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 24