Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 24:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Joasec çazpi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta berrogoi urthez erreguinatu cen Jerusalemen; haren ama deitzen cen Sebia Bersabeecoa.

2. Eta Jaunaren aitzinean ongui cena eguin çuen Joiada apheça bici içan ceno.

3. Aldiz Joiadac harraraci çarozcan bi emazte, ceinen ganic içatu baitzituen semeac eta alabac.

4. Guero Joasen gogoco içan cen Jaunaren etchean erreberritzapenac eguitea.

5. Apheçac eta lebitarrac bildu cituen, eta erran çaroeten: Ilki çaitezte Judaco hirietara, eta urthe oroz Israel gucia ganic dirua bil çaçue çuen Jaincoaren temploco berritzapenen eguiteco, eta hori eguiçue çalhuqui. Bainan lebitarrac naguiquiegui haritu ciren.

6. Eta erreguec deithu çuen Joiada buruçaguia, eta erran çaroen: Cergatic ez duçu artha içan borchatzeaz lebitarrac Judatic eta Jerusalemetic ekarcera dirua, Moisec Jaunaren cerbitzariac manatu içan duena, Israelgo jende guciac ekar deçan lekucotasuneco tabernaclearençat?

7. Ecic Athaliac, impio tzarrac, eta haren semeec larrutu dute Jaincoaren etchea, eta Jaunaren etchean consecratuac içan ciren gauça gucietaric berreguindu içan dute Baalen temploa.

8. Erreguec beraz manaturic, kutcha bat eguin çuten eta eçarri çuten Jaunaren etcheco athearen ondoan campoco aldetic.

9. Eta Judan eta Jerusalemen oihu eguin içan cen bakotchac Jaunari ekar ceçon, mortuan Moisec Jaincoaren cerbitzariac cergatu dirua.

10. Eta buruçaguiac eta populua bozcariotan jarri ciren guciac; sarthu ciren eta ekarri çuten Jaunaren kutchara dirua, eta hambat eçarri çuten, non bethe baitzuten.

11. Eta erregueren aitzinera lebitarren escuz kutcharen ekarceco ordua ethorcen cenean (ecic diru hainitz bacela ikusten çuten), erregueren iscribaua eta aphez-handiac berezten çuena sarcen ciren eta kutchan cen dirua husten çuten; guero kutcha eramaten çuten bere lekura; horrela egun oroz eguiten çuten, eta bildua içan cen nihonereco dirutzea,

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 24