Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 23:16-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Joiadac berriz, bere eta populu guciaren eta erregueren artean batasun eguin çuen, Jaunaren populu içatecotzat.

17. Hargatic populu gucia Baalen temploan sarthu cen eta herraustu çuen; haren aldareac eta itchurac phorroscatu cituen; Mathan ere, Baalen apheça, aldareen aitzinean hil çuten.

18. Aldiz, Joiadac Jaunaren etchean cargudunac eçarri cituen, aphez eta lebitarren escu-peco, ceinac Dabidec Jaunaren etchean berezcatu baitzituen, Jaunari holocausten escainceco, Moisen leguean iscribatua den beçala, bozcarioz eta cantuz, Dabiden manuaren arabera.

19. Jaunaren etcheco atheetan ere athalçainac eçarri cituen, edocein gauçaz lohi cena barnerat sar etzedinçat.

20. Eta hartu cituen ehuntariac eta guiçonic hazcarrenac, populuco lehembicicoac eta lekuco jende xehe gucia, eta Jaunaren etchetic jautsaraci çuten erregue, eta erregue-etchean sarraraci çuten athe nausiaren erditic eta erregue-alkian eçarri çuten.

21. Bozcariotan sarthu cen lekuco populu gucia eta hiria phausuan jarri cen. Athalia berriz, espataz hila içan cen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 23