Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 23:10-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta populu gucia, ezpatac escuetan, eçarri çuen erregueren inguruan, aldarearen eta temploaren aitzinean, temploco escuin-aldetic ezquerreco alderaino.

11. Eta erakarri çuten erregueren semea; buruan eçarri çaroten diadema eta escura eman çaroten leguea çaducan liburua eta erregue eçarri çuten. Joiada aphez-handiac bere semeequin gançutu çuen halaber; çorion aguiancatu çaroten eta oihu eguin çuten: Bici bedi erregue!

12. Athaliac hori aditu çuenean, erran nahi da lasterca çabilçanen eta erregue laudatzen çutenen haroa, Jaunaren templora populuaren gana sarthu cen.

13. Eta ikusi çuenean erregue templo-sarcean mail baten gainean xutic, eta lekuco populu gucia bozcariotan, turuta durrundaca eta berce asco tresnez jotzen, eta oihuz laudatzen, hautsi cituen bere soinecoac eta erran çuen: Cimarkua! cimarkua!

14. Bada, Joiada aphez-handia ehuntarietara eta armadaco aitzindarietara ilkiric, erran çaroeten: Eramaçue temploco hersguneetaric harat, eta campoan ezpataz hila içan bedi. Eta apheçac manatu çuen etzedin hil Jaunaren etchean.

15. Eta lephotic lothu citzaizcon; eta erregue-etcheco çaldien athetic barnera sarthu cirenean, han hil çuten.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 23