Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 22:7-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Ecic Ocociasen contra Jaunaren nahia içan cen ethor çadien Joramen ikustera; eta ethorri cenean, harequin bidera ilki çaquion Jehuri Namsiren semeari, ceina gançutu baitzuen Jaunac Acaben etchearen xahutzeco.

8. Beraz Jehuc eceztatzen çuelaric Acaben etchea, atzeman cituen Judaco princeac, Ocociasen anaien semeac, hura cerbitzatzen çutenac, eta hil içan cituen.

9. Ococias bera ere bilhaturic, atzeman çuen Samarian gordea çagoela; eta bere aitzinera erakarri çaroetenean, hil çuen, eta ehorci çuten hura, ceren cen Josafaten semea, bere bihotz oroz Jauna bilhatu çuenarena; eta etzen guehiago cerbait ustequeria içateco, Ocociasen odoleco norbait erreguinatuco cela;

10. Ecic haren ama Athaliac ikusiric bere semea hila çuela, jaiqui cen eta hil cituen Joramen etcheco erregue odolecoac ciren guciac.

11. Bainan Josabethec, erregueren alabac, hartu çuen Joas Ocociasen semea, eta erregueren semeac bilcen hari cituztelaric, ebatsi çuen hequien artetic, eta bere unhidearequin gorde çuen oheetaco guelan; Josabeth aldiz, hura gorde çuena, erregue Joramen alaba cen, Joiada aphez-handiaren emaztea, Ocociasen arreba; eta hargatic Athaliac etzuen hil Joas.

12. Aphecequin Jaunaren etchean gordea içan cen, lekuaren gainean Athalia erreguinatu cen sei urtheetan.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 22