Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 22:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Jerusalemdarrec Ococias haren seme ttipiena erregue eçarri çuten haren orde; ecen campetan sarthu ciren arabiar ohoinec hil cituzten haren anaia çaharren guciac, hura baino lehenago sorthu cirenac; eta Ococias, Judaco erregue Joramen semea, erreguinatu cen.

2. Berrogoi eta bi urthe cituen Ocociasec erreguinatzen hasi cenean, eta urthe batez erreguinatu cen Jerusalemen; eta haren ama, Amriren alaba, Athalia deitzen cen.

3. Bainan hura ere Acaben etchearen bideetaric sarthu cen; ecic bere amac ekarri çuen tzarqui eguitera.

4. Gaizquia eguin çuen beraz Jaunaren aitzinean Acaben etcheac beçala; ecen, bere galpeneco, hequiec içan cituen conseilari, bere aita hil ondoan.

5. Hequien erranetic ibili cen. Eta Israelgo erreguerequin, Acaben seme Joramequin, Erramoth Galaadecota goan cen, Siriaco erregue Haçaeli guerla eguitera; eta Siriarrec sakitu çuten Joram.

6. Hau Jezrahelera itzuli cen sendatzera; ecen saki asco hartu cituen erran den guduan. Beraz Judaco erregue Ococias, Joramen semea, jautsi cen ikustecotzat Joram Acaben semea, Jezrahelen eri çagona.

7. Ecic Ocociasen contra Jaunaren nahia içan cen ethor çadien Joramen ikustera; eta ethorri cenean, harequin bidera ilki çaquion Jehuri Namsiren semeari, ceina gançutu baitzuen Jaunac Acaben etchearen xahutzeco.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 22