Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 21:8-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Orduco egunetan bihurtu cen Edom, Judaren azpico ez içatea gatic; eta erregue bat eçarri çuen bere gaineco.

9. Eta Joram goan cenean bere azpico aitzindariequin eta berequin cituen çaldizco guciequin, jaiqui cen gabaz, eta Edom ceinac inguratu baitzuen, eta haren çaldizcoen aitzindariac oro jo cituen.

10. Halaric-ere Edom egungo eguna arteo bihurtuz egon da, Judaren azpico ez içatea gatic. Lobna ere orduan atheratu cen Joramen escupetic. Ecic Joramec bazterrerat utzi çuen bere arbasoen Jainco Jauna.

11. Berçalde leku gorac ere eguin cituen Judaco hirietan, eta Jerusalemdarrac kutsaraci eta Juda bekatura erorraraci cituen.

12. Bada Elias profeta ganic ekarriac içan citzaizcon gutunac, ceinetan iscribatua baitzen: Hau dio çure aita Dabiden Jainco Jaunac: Ceren ez haicen ibili hire aita Josafaten bideetan eta Asa Judaco erregueren bideetan,

13. Bainan ibili baihaiz Israelgo erregueen bideaz, eta kutsaraci baitituc Juda eta Jerusalemdarrac, Acaben etcheari jarraiquiz; hil baitituc berçalde hire anaiac, hire aitaren etchea, hi baino hobeac cirenac;

14. Huna non Jaunac joco hauen çauri gaitz batez, hire populu, seme, emazte eta içate guciarequin.

15. Hi berriz, eri egonen haiz sabeleco gaitz guciz gaixto batetaric, hire barnecoac emequi emequi egun oroz athera ditecen arteo.

16. Jaunac beraz Joramen contra jaicaraci cituen Ethiopiarren mugakide diren Arabiarren gogoa eta Filistindarrena.

17. Eta igan ciren Judaco lurrera, eta larrutu çuten, eta eraman cituzten erregueren etchean kausitu içan cen içate gucia, eta berçalde haren semeac eta emazteac; eta etzitzaioen semeric guelditu Joacaz baicic, ceina sorcez gazteena baitzen.

18. Eta horien gucien gainera, Jaunac jo çuen sabeleco gaitz ecin sendatuzco batez.

19. Eta eguna egunari jarraiquiz eta dembora goanez, bi urtheren itzulia bethe cen. Eta gaitz luceac hiratuz, halaz non barnecoac ere arthiquitzen baitzituen, gaitzac eta biciac batean escas eguin çaroten. Eta gaitz gaixtoenetic goan cen; eta populuac etzuen ehorci erretzapeneco ohitzaren arabera, haren arbasoei eguin çaroeten beçala.

20. Hogoi eta hamabi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean eta çorci urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Eta makur ibili cen, eta Dabiden hirian ehorci çuten, bainan ez erregueen hobian.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 21