Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 20:27-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Eta Jerusalemera bihurtu ciren Judaco guiçon guciac, Jerusalemdarrac eta Josafat hequien buruan, bozcario handitan, Jaunac beren etsaietaric bozcalencia eman çaroetelacotz.

28. Jerusalemera eta Jaunaren etchera sarthu ciren, guitarrequin, maniurrequin eta turutequin.

29. Bada, Jaunaren beldurra erori cen inguruetaco erresuma gucien gainera, aditu çutenean Israelen etsaien contra guducatu cela Jauna.

30. Eta Josafaten erresuma phausuan egotu cen, eta Jaincoac baquea eman çaroen inguruan.

31. Josafat erreguinatu cen beraz Judaren gainean, eta hogoi eta hamaborz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; aldiz, hogoi eta borz urthez erreguinatu cen Jerusalemen; eta haren ama, Selahiren alaba, Açuba deitzen cen.

32. Eta bere aita Asaren bideaz ibili cen, eta etzen hartaric makurtu, Jaunaren aitzinean gogaragarri cena eguiten çuelaric.

33. Halaric-ere etzituen kendu leku gorac, eta populuac etzuen oraino bere bihotza bere arbasoen Jainco Jauna ganat itzuli.

34. Josafaten gaineraco eguinçac berriz, lehenac nola azquenac, iscribatuac dira Jehu Hananiren semearen solasetan, Israelgo erregueen liburuetan sarthu cituenetan.

35. Hequiez gueroz Josafatec Judaco erreguec adisquidançac eguin cituen Israelgo erregue Ocociasequin, ceinaren eguincariac baitziren guciz tzarrac.

36. Eta balsaco içatu cen eguitecotzat unciac Tharsisera, goanen cirenac, eta unciqueta bat eguin çuten Asiongaberren.

37. Bainan Eliecer, Maresaco Dodauren semeac profetisatu çaroen Josafati, cioelaric: Ceren batasun içan duçun Ocociasequin, Jaunac urratu ditu çure lanac; unciac phorroscatuac dira, eta ecin goan dira Tharsisera.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 20