Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 20:21-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Populuari conseilu eman çaroen, eta Jaunaren cantatzaileac eçarri cituen, hura lauda ceçaten beren andanetan, eta armadaren aitzinean ibilceco, eta boz batez erran ceçaten: Aithor bihur dioçoçue Jaunari, ceren bethicoa den haren urricalpena.

22. Eta laudorioen cantatzen abiatu cirenean, Jaunac itzuli cituen hequien amarruac hequien beren contra, erran nahi da Amonen, Moaben eta Seirgo mendico umeenac, ceinac ilki baitziren Judari gudu ematera, eta joac içan baitziren.

23. Ecic Amonen eta Moaben semeac jaiqui ciren Seirgo menditarren contra, hequiec hil eta xahutu nahiz; eta lan hori eguin çutenean, elkarren contra ere bihurturic, batac bercea sakica hil çuen.

24. Bada, Juda ethorri cenean mortuari beguira dagoen bizcarrera, urrundic ikusi çuen aurkinça gucia han-harat hilez bethea, eta nihor etzela heriotzeari itzuri ahal içan cenic.

25. Josafat ethorri cen beraz eta populu gucia harequin hilen buluzquinen alchatzera. Asco pusca atzeman çuten hilen artean, soinecoac ere eta unci baliosenac, eta hartu cituzten, halaz non oro ez baitzeçazqueten ekar, ez-etare, harrapaquinaren handiaren handiz, buluzquinac hirur egunez eraman.

26. Laugarren egunean berriz, Benedicioneco haranera bildu içan ciren; ecic, ceren han benedicatu cituen Jaunac, leku hura deithu çuten Benedicioneco harana orai arteo beçala.

27. Eta Jerusalemera bihurtu ciren Judaco guiçon guciac, Jerusalemdarrac eta Josafat hequien buruan, bozcario handitan, Jaunac beren etsaietaric bozcalencia eman çaroetelacotz.

28. Jerusalemera eta Jaunaren etchera sarthu ciren, guitarrequin, maniurrequin eta turutequin.

29. Bada, Jaunaren beldurra erori cen inguruetaco erresuma gucien gainera, aditu çutenean Israelen etsaien contra guducatu cela Jauna.

30. Eta Josafaten erresuma phausuan egotu cen, eta Jaincoac baquea eman çaroen inguruan.

31. Josafat erreguinatu cen beraz Judaren gainean, eta hogoi eta hamaborz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; aldiz, hogoi eta borz urthez erreguinatu cen Jerusalemen; eta haren ama, Selahiren alaba, Açuba deitzen cen.

32. Eta bere aita Asaren bideaz ibili cen, eta etzen hartaric makurtu, Jaunaren aitzinean gogaragarri cena eguiten çuelaric.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 20