Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 20:14-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Han cen, berriz, Jahaciel Çacariasen semea, Asaphen semeetaricaco lebitarra, Çacarias baitzen Banaiasen seme, Banaias Jehielena, Jehiel Mathaniasena; eta ostearen erdian Jaunaren izpiritua jautsi cen Jahacielen gainera;

15. Eta erran çuen: Juda, eta Jerusalemen çaudeztenac, eta çuc, erregue Josafat, oroc adi çaçue: Hau darotzuete Jaunac erraten: Ez içan beldurric, oste hortaz ez beçaiztete ikara, gudu hau ecen ez da çuena, bainan-bai Jaincoarena.

16. Bihar jautsico çarete horien contra, ecic iganen dira Sis deitzen den patarra gora, eta aurkituco ditutzue Jeruelgo mortuco parrean den erreca buruan.

17. Etzarete çuec içanen guducatuco çaretenac; bainan bakarric çaudezte gogor, eta Jaunaren lagunça çuen gainean ikusico duçue, oi Juda eta Jerusalem. Ez içan beldur, ez ikara; bihar ilkico çarete horien contra, eta Jauna çuequin içanen da.

18. Josafat beraz, eta Juda, eta Jerusalemdar guciac ahuspez erori ciren Jaunaren aitzinean eta adoratu çuten.

19. Caathen eta Coreren semeetaricaco lebitarrec goraqui ceruetaraino laudatzen çuten Israelgo Jainco Jauna.

20. Eta biharamunean jaiqui cirenean, ilki ciren Thecueco mortua barna; eta abiatu ciren ondoan, Josafatec, hequien erdian xutic, erran çaroeten: Adi neçaçue, Judaco guiçonac, eta çuec oroc, Jerusalemdarrac, sinheste içan çaçue çuen Jainco Jauna baithan, eta deuseren beldurric ez duqueçue; sinheste içan çaçue haren profetetan, eta oro ongui helduco dira.

21. Populuari conseilu eman çaroen, eta Jaunaren cantatzaileac eçarri cituen, hura lauda ceçaten beren andanetan, eta armadaren aitzinean ibilceco, eta boz batez erran ceçaten: Aithor bihur dioçoçue Jaunari, ceren bethicoa den haren urricalpena.

22. Eta laudorioen cantatzen abiatu cirenean, Jaunac itzuli cituen hequien amarruac hequien beren contra, erran nahi da Amonen, Moaben eta Seirgo mendico umeenac, ceinac ilki baitziren Judari gudu ematera, eta joac içan baitziren.

23. Ecic Amonen eta Moaben semeac jaiqui ciren Seirgo menditarren contra, hequiec hil eta xahutu nahiz; eta lan hori eguin çutenean, elkarren contra ere bihurturic, batac bercea sakica hil çuen.

24. Bada, Juda ethorri cenean mortuari beguira dagoen bizcarrera, urrundic ikusi çuen aurkinça gucia han-harat hilez bethea, eta nihor etzela heriotzeari itzuri ahal içan cenic.

25. Josafat ethorri cen beraz eta populu gucia harequin hilen buluzquinen alchatzera. Asco pusca atzeman çuten hilen artean, soinecoac ere eta unci baliosenac, eta hartu cituzten, halaz non oro ez baitzeçazqueten ekar, ez-etare, harrapaquinaren handiaren handiz, buluzquinac hirur egunez eraman.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 20