Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 16:5-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Baasac aditu çuenean hori, utzi çuen Erramaren alchatzea, eta lanetic guibelatu cen.

6. Erregue Asac berriz, Juda gucia hartu çuen, eta Erramatic eraman cituzten Baasac hiriaren alchatzeco xuxendu cituen harriac eta çurac, eta Asac hequietaric eguin cituen Gabaa eta Maspha.

7. Orduan ethorri cen Hanani profeta Judaco erregueren gana eta erran çaroen: Ceren sinheste içan duçun Siriaco erregue baithan, eta ez çure Jainco Jaunaren baithan, horren gatic çure escutic itzuri da Siriaco erregueren armada.

8. Ethiopiarrac eta Libiarrac ez othe ciren hainitz guehiago beren orga-laster, çaldizco eta nihonereco osteaz, ceinac, Jaunaren baithan cinduelacotz sinhetsi, escuetaratu baitzarozquitzun?

9. Ecic Jaunaren beguiac lurrari guciari daudeci beguira; eta hainei ematen daroete indar, ceinec bihotz garbiz sinhesten baitute haren baithan. Çoroqui ibili çare beraz, eta horren gatic guerlac çure contra oraidanic biztuco dira.

10. Eta Asa ikuslearen contra samurturic, preso eman ceçaten manatu çuen; ecic borthizqui horren gainean gaitzitua içan cen, eta populutic asco ordu hartan hilaraci cituen.

11. Bada, Asaren lehembicico eta azquen eguinçac, Judaco eta Israelgo erregueen liburuan iscribatuac dira.

12. Asa ere, bere erreguetasuneco hogoi eta hemeretzigarren urthean, oinetaco oinhace guciz borthitz batetaric eritu cen; eta bere gaitzean etzuen Jauna bilhatu, bainan midicuen anceari sinheste guehiago ekarri çaroen.

13. Eta lokartu cen bere arbasoequin, eta hil cen bere erreguetasuneco berrogoi eta batgarren urthean.

14. Eta ehorci çuten, Dabiden hirian eguinaraci çuen hobian; eçarri çuten bere ohearen gainean, ceina bethea baitzen balsamuz eta balsamuguinec ancerequin aphaindu cituzten usain goçoz, eta haren gainean erre çuten faça handitan.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 16