Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 16:4-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Hori jaquinic, Benadadec Israelgo hirietara egorri cituen bere armadetaco buruçaguiac; hauquiec jo cituzten Ahion, Dan, Abelmaim eta Nefthalico hiri harrasidunac oro.

5. Baasac aditu çuenean hori, utzi çuen Erramaren alchatzea, eta lanetic guibelatu cen.

6. Erregue Asac berriz, Juda gucia hartu çuen, eta Erramatic eraman cituzten Baasac hiriaren alchatzeco xuxendu cituen harriac eta çurac, eta Asac hequietaric eguin cituen Gabaa eta Maspha.

7. Orduan ethorri cen Hanani profeta Judaco erregueren gana eta erran çaroen: Ceren sinheste içan duçun Siriaco erregue baithan, eta ez çure Jainco Jaunaren baithan, horren gatic çure escutic itzuri da Siriaco erregueren armada.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 16