Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 16:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bainan haren erreguetasuneco hogoi eta hamaseigarren urthean, Baasa Israelgo erregue Judara igan cen, eta Errama harrasi batez inguratzen çuen, Asaren erresumacoric nihor etzedin segurtasunean ez ilki, ez sar.

2. Asac beraz Jaunaren etcheco kutchetaric eta erregue etcheco kutchetaric hartu cituen cilharra eta urhea, eta Benadad Siriaco erregue Damasen egoten cenari igorri çarozcan, cioelaric:

3. Bada çure eta ene artean batasun, ene aita halaber eta çure aita escuz-escu bici içan dira; hargatic cilhar eta urhe bidali darotzut, arren-eta Israelgo erregue Baasarequin duçun batasuna hautsiric, guibelaraz deçaçun hura ene ganic.

4. Hori jaquinic, Benadadec Israelgo hirietara egorri cituen bere armadetaco buruçaguiac; hauquiec jo cituzten Ahion, Dan, Abelmaim eta Nefthalico hiri harrasidunac oro.

5. Baasac aditu çuenean hori, utzi çuen Erramaren alchatzea, eta lanetic guibelatu cen.

6. Erregue Asac berriz, Juda gucia hartu çuen, eta Erramatic eraman cituzten Baasac hiriaren alchatzeco xuxendu cituen harriac eta çurac, eta Asac hequietaric eguin cituen Gabaa eta Maspha.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 16