Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 15:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada Açarias Odeden semea, Jaunaren izpiritua haren baithan jauciric,

2. Atheratu cen Asaren bidera eta erran çaroen: Asa, Juda eta çu, Benjamin, adi neçaçue: Jauna çuequin içatu da, çuec harequin içatu çaretelacotz. Baldin hura bilhatzen baduçue, aurkituren duçue, ordean uzten baduçue, utzico çaituzte.

3. Egun asco iraganen dira Israelen eguiazco Jaincoa gabe, aphez irakasleric eta legueric gabe.

4. Eta noiz-ere beren hesturan itzulico baitira Israelgo Jainco Jauna gana eta hura bilhatuco baitute, aurkituren dute.

5. Orduan ez da baqueric içanen ez ilkitzen denarençat, ez sarcen denarençat; bainan alde orotaric laztura sarthuco da lurretaco egoiliarren baithan;

6. Ecic populua populuaren contra, hiria hiriaren contra guerlan harico dira, ceren Jaunac nahasico baititu nihonereco hesturan.

7. Çuec beraz hazcar çaitezte, çuen escuac ez beitez eror; ecen çuen nekearençat içanen da sari.

8. Asac aditu çuenean hori, erran nahi da Odeden seme Açarias profetaren hitzac eta profecia, indar hartu çuen, eta jainco-moldeac kendu cituen Judaco lur orotic eta Benjamingotic, eta Efraimgo mendico hiri hartu cituen gucietaric, eta berriz erabili çuen Jaunaren lorioaren aitzinean cen Jaunaren aldarea.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 15