Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 14:3-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Phorroscatu jainco-moldeac eta lucuac ebaqui;

4. Eta Judari manatu çaroen bere arbasoen Jainco Jauna bilha ceçan, eta beguira cetzan leguea eta manamendu guciac;

5. Judaco hiri gucietaric kendu cituen jaincoaiçunen aldareac eta temploac, eta baquean erreguinatu cen.

6. Hiri hazcarrac ere Judan alchatu cituen, descansuan celacotz; eta haren egunetan, Jaunac baquea emanez, etzen batere guerlaric biztu.

7. Horreletan, Judari erran çaroen: Detzagun alcha hiri horiec, ingura detzagun harrasiz, hazcar detzagun dorrez, athez eta cerrapoz, oro guerletaric baquean daudeno, bilhatu dugulacotz gure arbasoen Jainco Jauna, eta inguruan baquea eman daroculacotz. Jo çuten beraz lanari, eta etzen trabaric batere içatu.

8. Bada, Asac bere armadan içan cituen hirur ehun mila guiçon erredola eta lançadunac Judatic; Benjamindic berriz, berrehun eta laur hogoi mila erredolari eta arrambelari, horiec oro guiçon hazcarrenetaric.

9. Bada, Çara Ethiopiarra hequien contra atheratu cen bere armadarequin, hamar ehun mila guiçon eta hirur ehun orga-lasterrequin, eta Maresaraino ethorri cen.

10. Asa berriz, goan citzaioen bidera, eta guerlacotzat lerroac xuxendu cituen Sephataco haranean, ceina Maresaco ondoan baita.

11. Dei eguin çaroen Jainco Jaunari eta erran çuen: Jauna, çuri bardin çaitzu, ala lagunt gutiac, ala hainitzac: lagunt gaitzatzu beraz, gure Jainco Jauna; ecic gure sinhestea çutan eta çure icenean içanez ethorri gure oste hunen contra. Jauna, çu çare gure Jaincoa; guiçona çure contra garai içan ez bedi.

12. Hargatic Jaunac Ethiopiarrac harritu cituen Asaren eta Judaren aitzinean, eta Ethiopiarrac ihesari eman ciren.

13. Asa eta harequin cen populua ondotic jarraiqui citzaizcoten Jeraraino; eta Ethiopiarrac hilac erori ciren, ceren Jaunac sarrasquituz xahutuac içan baitziren, haren armada guduca hari celaric. Judaco semeec hartu çuten beraz buluzquin asco.

14. Jo cituzten Jerararen inguruetaco hiri guciac, ecen ikara handiac hartu cituen oro; larrutu cituzten hiriac eta harrapaquin handia ekarri çuten.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 14