Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 13:14-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eta Judac beguiraturic, ikusi çuen guerla aitzinetic eta guibeletic heldu citzaioela, eta Jaunari oihu eguin çuen; eta apheçac hasi ciren turutez durrundaca.

15. Judaco guiçon guciac abiatu ciren orroaca; eta hara non hequiec oihu eguiten çutelaric, Jaincoac harritu cituen Jeroboam eta Israel gucia, Abiari eta Judari buruz jarriac cirenac.

16. Israelgo semeac Judaren ihes eman ciren, eta Jaunac arthiqui cituen haren escura.

17. Abiac eta haren populuac eguin çuten beraz sarrasqui gaitza, eta Israeldic borz ehun mila guiçon hazcarrec lurra jo çuten fakituric.

18. Israelgo semeac egun hartan aphalduac içan ciren, eta Judaco semeac handizqui hazcartuac, beren arbasoen Jainco Jauna baithan iduqui çutelacotz beren phesquiça.

19. Jeroboam ihes çohalaric, Abia ondotic jarraiqui citzaioen, eta haren hirietaric hartu cituen Bethel bere lekuequin, Jesana bere lekuequin eta Efron ere bere lekuequin.

20. Eta gueroztic Jeroboamec ecin buru eguin çuen Abia bici ceno; Jaunac jo çuen eta hil içan cen.

21. Beraz Abiac, bere erreinua hazcarturic, hartu cituen hamalaur emazte, eta içan cituen hogoi eta bi seme eta hamasei alaba.

22. Berriz, Abiaren urhatsen eta eguincen gaineraco solasac, artha handirequin Ado profetaren liburuan iscribatuac dira.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 13