Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 13:10-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Bainan gure Jauna, bazterrerat uzten ez duguna, Jaincoa da; Aaronen semeetaricaco aphecec cerbitzatzen dute Jauna, eta lebitarrec beren lerroa daducate.

11. Holocaustac ere goiz-arratz egun oroz escaincen diozcagu; balsamua legueco manamenduen arabera da eguina; oguiac mahain guciz xahu baten gainean dira escainiac; gure baithan dira urhezco ganderailua eta bere criseluac, ilhuncean bizteco bethi; ecen guc gure Jainco Jaun, çuec bazterrerat uzten duçuenaren manamenduac beguiratzen ditugu.

12. Beraz gure armadaco buruçaguia Jaincoa da, eta haren aphez, turutac jotzen dituztenec çuen contra durrundaratzen dituzte. Israelgo semeac, berautzue çuen arbasoen Jainco Jaunaren contra guduca, ceren ez baitzaitzue onsa helduco.

13. Horiec erraten cituelaric Jeroboamec guibelean hedatzen çarozquien celatac. Bera etsaien parrean çagoelaric, Juda bere armadaz oharcabean inguratzen çuen.

14. Eta Judac beguiraturic, ikusi çuen guerla aitzinetic eta guibeletic heldu citzaioela, eta Jaunari oihu eguin çuen; eta apheçac hasi ciren turutez durrundaca.

15. Judaco guiçon guciac abiatu ciren orroaca; eta hara non hequiec oihu eguiten çutelaric, Jaincoac harritu cituen Jeroboam eta Israel gucia, Abiari eta Judari buruz jarriac cirenac.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 13