Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 11:7-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Bethsur ere, Soco eta Odolam,

8. Halaber Jeth, Maresa eta Ciph,

9. Aduram ere, Laquis eta Aceca,

10. Orobat Saraa, Ayalon eta Hebron, Judan eta Benjaminen ciren hiri guciz hazcarrac.

11. Eta harrasiz hersi cituenean, aitzindariac eman cituen hequietan eta jatecoteguiac, erran nahi da olioarençat eta arnoarençat.

12. Berçalde hiri bakotchean eguin çuen erredolençat eta lancençat harmategui bat, eta artha handiz hazcartu cituen, eta Judaren eta Benjaminen gainean manatu çuen.

13. Apheçac berriz, eta lebitarrac, Israel gucian cirenac, haren gana ethorri ciren beren egon-leku gucietaric,

14. Beren hiripeac eta goçamenac utziz, eta Judara eta Jerusalemera iragan ciren, Jeroboamec eta haren haurrec iraici cituztelacotz Jaunaren apheztasuneco eguimbideac etzeztzaten bethe.

15. Jeroboamec bere leku goretaco, debruençat eta berac eguin aratcheençat eçarri cituen apheçac.

16. Bainan Israelgo leinu gucietaric ere beren bihotza eman çutenac Israelgo Jainco Jaunaren bilhatzen, Jerusalemera ethorri ciren beren bitimen imolatzera beren arbasoen Jainco Jaunaren aitzinean.

17. Hazcartu çuten Judaco erresuma, eta lagundu çuten Erroboam Salomonen semea hirur urthez, ecic hirur urthez baicen etziren ibili Dabiden eta Salomonen bideetan.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 11