Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 11:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Erroboam ethorri cen Jerusalemera, eta bildu çuen Judaco eta Benjamingo etche gucia, ehun eta laur hogoi mila guiçon guerlari hautac, Israelen guducatzeco, eta bere erreinua bere escuetaratzeco.

2. Bainan Jauna minçatu cen Semeiasi Jaincoaren guiçonari, cioelaric:

3. Erroçute Erroboami, Salomonen seme Judaco erregueri, eta Judan eta Benjaminen den Israel guciari:

4. Hau dio Jaunac: Ez igan eta ez guduca çuen anaien contra; bakotcha bere etchera bihur bedi, ceren hau ene nahitic eguin baita. Aditu çutenean Jaunaren hitza, itzuli ciren eta etziren goan Jeroboamen contra.

5. Erroboamec berriz, Jerusalemen eguin çuen bere egoitza, eta hiri harrasidunac alchatu cituen Judan.

6. Berritu cituen Bethlehem, Etam eta Thecue;

7. Bethsur ere, Soco eta Odolam,

8. Halaber Jeth, Maresa eta Ciph,

9. Aduram ere, Laquis eta Aceca,

10. Orobat Saraa, Ayalon eta Hebron, Judan eta Benjaminen ciren hiri guciz hazcarrac.

11. Eta harrasiz hersi cituenean, aitzindariac eman cituen hequietan eta jatecoteguiac, erran nahi da olioarençat eta arnoarençat.

12. Berçalde hiri bakotchean eguin çuen erredolençat eta lancençat harmategui bat, eta artha handiz hazcartu cituen, eta Judaren eta Benjaminen gainean manatu çuen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 11