Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 1:7-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Hara berriz, non gau berean aguertu citzaioen Jaincoa, erraten çaroelaric: Galda çaçu cer nahi duçun eman deçaçudan.

8. Salomonec ihardetsi çaroen Jaincoari: Urricari handitan içatu duçu ene aita Dabid, eta ni haren orde erregue eçarri nauçu.

9. Orai beraz, Jainco Jauna, bethe bedi ene aita Dabidi eman içan dioçun hitza, çuc ecen erregue eguin nauçu çure populu handiaren gainean, ceina ecin kondatuzcoa baita hala nola lurreco herrautsa.

10. Indatzu niri çuhurcia eta adimendua, sar eta ilki nadien çure populuaren aitzinean, ecic norc behar-beçala juia deçaque çure hunembateco populua?

11. Eta Jaincoac Salomoni erran çaroen: Ceren hori çure bihotzari içan den gogaragarrienic; eta ez ditutzun galdatu aberastasunac, ontasunac eta ospea, ez-eta higüin çaituztenen biciac, ez-etare bicitze dute bat; bainan ciren ditutzun galdatu çuhurcia eta jaquitatea gai içatea gatic juiatzeco ene populua, ceinaren gainean erregue eçarri baitzaitut;

12. Çuhurcia eta jaquitatea emanac çaizquitzu; aberastasunac aldiz, ontasunac eta ospea ere emanen darozquitzut, haletan non ez çure aitzinean, ez çure ondotic erregueetan bakar bat ez baita çure iduricoric içanen.

13. Salomon beraz Gabaongo leku goratic ethorri cen Jerusalemera, batasuneco tabernaclearen aitzinera, eta erreguinatu cen Israelen gainean.

14. Orga-lasterrac eta çaldizcoac bildu cituen; bacituen hamalau ehun orga-laster, eta hamabi mila çaldizco; eta eçarri cituen orga-lasterretaco hirietan eta Jerusalemen erreguerequin.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 1