Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 9:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Dabidec erran çuen: Uste duçue norbait guelditu dela Saulen etchetic, urricalmendutan har deçadan Jonathasen gatic?

2. Bada, bacen Saulen etcheco guiçon bat Siba deitzen cena. Erreguec bere gana deithuric, erran çaroen: Çu çare Siba? Eta harec ihardetsi çuen: Ni naiz, çure muthil.

3. Eta erreguec erran çuen: Ez othe da norbait guelditzen Saulen etchetic, harequin eguin deçadan Jaincoaren urricalpena? Sibac erregueri erran çaroen: Guelditzen da Jonathasen seme bat, çangoz herbala.

4. Eta erreeguec erran çuen: Non da? Sibac erregueri ihardetsi çaroen: Huna, Maquir, Amielen semearen etchean da Lodabarren.

5. Dabid erregueac igorri çuen beraz eta Lodabarretic erakarraraci çuen hura, Maquir Amielen semearen etchetic.

6. Bada, Saulen seme, Jonathasen semea, Miphiboseth, Dabiden gana ethorri cenean, ahuspez erori eta adoran eman cen. Eta Dabidec erran çaroen: Miphiboseth? Hunec ihardetsi çuen: Huna çure muthila.

7. Dabidec erran çaroen: Ez içan beldurric, ceren çure gainera ekarrico baitut ene urricalmendua çure aita Jonathasen cariaz; bihurtuco darozquitzut çure aitaso Saulen lurrac oro, eta çuc oguia ene mahainean janen duçu bethi.

8. Miphibosethec adoratuz ihardetsi çaroen: Nor naiz ni çure muthila, ni beçalaco çakur hil bati beguiratu baitioçu?

9. Hargatic Dabidec deithu çuen Siba, Saulen muthila, eta erran çaroen: Çure nausiaren semeari eman diozcat Saulenac içan diren gauça guciac eta haren etche gucia.

10. Lant çoçue beraz lurra çuc, çure semeac eta çure sehiec; eta çure nausiaren semeari jatecoac ekarrico diozcatzu haz dadiençat: bainan Miphibosethec, çure nausiaren semeac ene mahainean janen du bethi oguia. Bada, Sibaren semeac hamaborz baciren, eta sehiac hogoi.

11. Eta Sibac erregueri erran çaroen: Erregue ene jauna, nola çure muthilari manatu baitioçu, hala eguinen du çure muthilac; eta Miphibosethec ene mahainean janen du, erregueren semeetaric batec beçala.

12. Bada Miphibosethec baçuen seme bat haurttoa, Mica deitzen cena: Sibaren etche guciac, berriz, cerbitzatzen çuen Miphiboseth.

13. Eta Miphibosethec bere egoitza Jerusalemen eguiten çuen, ceren bethi erregueren mahainean janen baitzuen, eta cen bi çangoetaric maingu.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 9