Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 8:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Dabidec çainçaileac eçarri cituen Damaseco Sirian; Siria eguina içan cen Dabidempeco cergaren azpian; eta Jaunac beguiratu çuen Dabid abiatu cituen urhats gucietan.

7. Dabidec hartu cituen Adarecerren cerbitzariac cituzten harma urheztatuac, eta Jerusalemera ekarri cituen.

8. Eta Betetic eta Berothetic, Adarecerren hirietaric, erregue Dabidec hartu çuen cobrequeta handi bat.

9. Bada, Thouc, Ematheco erreguec, aditu çuen Dabidec xahutu çuela Adarecerren indar gucia,

10. Eta Thouc Joram, bere semea, igorri çuen Dabid erreguea gana, agur eguitera, harequin bozcariotuz, eta esquerren bihurcera, Adarecer garhaitu eta jo çuelacotz: ecen Adarecer Thouen etsaia cen: eta Joramec escuetan bacituen urhezco unciac, cilharrezcoac eta cobrezcoac.

11. Erregue Dabidec hequiec Jaunari consecratu ciozcan berepecotu cituen jendaia gucietaric sainduetsi cituen urhe eta cilharrarequin,

12. Siriatic, Moabetic, Amonen semeetaric, Filistindarretaric, Amalequetic, eta Adarecer, Errohoben seme Sobaco erregueren buluzquinetatic.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 8