Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 8:10-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta Thouc Joram, bere semea, igorri çuen Dabid erreguea gana, agur eguitera, harequin bozcariotuz, eta esquerren bihurcera, Adarecer garhaitu eta jo çuelacotz: ecen Adarecer Thouen etsaia cen: eta Joramec escuetan bacituen urhezco unciac, cilharrezcoac eta cobrezcoac.

11. Erregue Dabidec hequiec Jaunari consecratu ciozcan berepecotu cituen jendaia gucietaric sainduetsi cituen urhe eta cilharrarequin,

12. Siriatic, Moabetic, Amonen semeetaric, Filistindarretaric, Amalequetic, eta Adarecer, Errohoben seme Sobaco erregueren buluzquinetatic.

13. Dabidec halaber, Siria harturic heldu celaric, bere buruari icen bat eguin cioen Gazteguietaco haranean, hemeçorci mila guiçon hilic.

14. Eta Idumean eçarri cituen çainçaileac eta guardia jarri çuen. Idumea gucia Dabiden azpico eguina içan cen, eta Jaunac beguiratu çuen Dabid abiatu cituen urhats guztetan.

15. Eta Dabid erreguinatu cen Israel guciaren gainean: Dabidec halaber juiatzen çuen eta justicia bihurcen cioen bere populu guciari.

16. Eta Joab Sarbiaren semea, cen armadaco buruçagui; Josaphat, Ahiluden semea, cen agueriez cargutua;

17. Sadoc, Aquitoben semea, eta Aquimelec, Abiatharren semea ciren aphez, eta Saraias cen iscribau;

18. Banaias, Joiadaren semea, cen Ceretharren eta Pheletharren manatzaile, eta Dabiden semeac ciren aphez.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 8