Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 7:6-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Ecen ez naiz etchetan egotu Israelgo semeac Eguiptoco lurretic atheratu ditudan egunetic eta orai arteo; bainan tabernaclean eta olha batean nindabilan.

7. Israelgo seme guciequin iragan ditudan lekuetan, Israelgo leinuetaric bati, Israelgo ene populua alha deçan manatu diodanari minçatu othe natzaio, diodalaric: Certaco ez darotaçuet eguin cedrozco etche bat?

8. Eta orai hau erranen dioçu ene cerbitzari Dabidi: Nic hartu çaitut alhapideetaric ardien ondotic cinabilçanean, içan cintecen Israelgo ene populuaren gainean buruçagui.

9. Çurequin içatu naiz ibili çaren edocein toquitan eta çure aitzinetic xahutu ditut çure etsai guciac; eta çure icena eguin dut handi, lurrean diren handien icenaren bethe.

10. Eta leku bat segurtatuco diot Israelgo ene populuari, eta han jarrico dut, eta han eguinen du bere egoitza, eta ez da guehiago asaldatua içanen; eta gaixtaqueriaren semeac ez dira berriz abiatuco hari atsecabe ematera aitzinean beçala,

11. Juieac Israelgo ene populuaren gainean eçarri ditudan egunetic; eta çure etsai gucietaric baquea emanen darotzut, eta Jaunac aguincen darotzu eguinen darotzula etche bat.

12. Eta çure egunac betheac ditazqueenean, eta çu çure aitequin lokartua, çure ondotic eraiquico dut çure odola, çure ganic sorthuco den seme bat, eta gogortuco dut haren erreinua.

13. Hura içanen da ene icenari etche bat alchatuco dioena, eta bethi guciraino gothortuco dut haren erreinuco tronua.

14. Ni içanen natzaio aitatzat, eta hura semetzat içanen çait cerbait eguiten badu gaizqui, gaztigaturen dut guiçon açoteaz, eta guiçasemeen çauriez.

15. Bainan ene urricalpena ez diot kenduco, kendu içan diodan beçala Sauli, ceina iraici baitut ene beguietaric.

16. Eta gothor içanen dira çure etchea eta çure erresuma bethi guciraino çure beguien aitzinean, eta çure tronua bethi gogor egonen da.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 7