Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 7:23-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Eta Israelgo çure populua beçalacoric non da lurraren gainean jendaqui bat, ceina gatic Jaincoa goan baita hura bere populutzat berrerostera, eta bere icenaren aiphutan eçarcera, eta hequiei eguitera sendagailac eta gauça ikaragarriac lurraren gainean, çure populuaren aitzinean, ceina atheratu baituçu Eguiptotic, hango jende eta jaincoa ganic?

24. Ecen Israelgo çure populua seguratu dioçu çure buruari bethico populutzat: eta çu, oi Jainco Jauna, jarri çaquiozquite Jaincotzat.

25. Orai beraz, Jainco Jauna, atheraraz çaçu bethi gucian çure ahoco hitza çure cerbitzariaren gainera eta haren etchearen gainera, eta eguiçu erran içan duçun beçala,

26. Çure icena bethi guciraino içan dadiençat handietsia, eta errana içan dadien: Armadetaco Jauna da Israelgo Jaincoa. Eta çure cerbitzari Dabiden etchea Jaunaren aitzinean gothor egonen da,

27. Ceren çuc, armadetaco Jauna, Israelgo Jaincoa, jaquinsun eguin baituçu çure cerbitzariaren beharria, erranez: Etche bat eguinen darotzut. Horren gatic çure cerbitzariac kausitu du bere bihotza, çuri othoitz huntaz othoitz eguiteco.

28. Orai beraz, Jainco Jauna, Jaincoa çare, eta çure hitzac içanen dira eguiac; ecen çuc erran diozcatzu gauça on horiec çure cerbitzariari.

29. Has çaite beraz eta benedica çaçu çure cerbitzariaren etchea, bethi gucian çure aitzinean içan dadien; ceren çu minçatu baitzare, Jainco Jauna, eta çure benedicioneaz benedicatua içanen baita egun eta bethi çure cerbitzariaren etchea.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 7