Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 7:11-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Juieac Israelgo ene populuaren gainean eçarri ditudan egunetic; eta çure etsai gucietaric baquea emanen darotzut, eta Jaunac aguincen darotzu eguinen darotzula etche bat.

12. Eta çure egunac betheac ditazqueenean, eta çu çure aitequin lokartua, çure ondotic eraiquico dut çure odola, çure ganic sorthuco den seme bat, eta gogortuco dut haren erreinua.

13. Hura içanen da ene icenari etche bat alchatuco dioena, eta bethi guciraino gothortuco dut haren erreinuco tronua.

14. Ni içanen natzaio aitatzat, eta hura semetzat içanen çait cerbait eguiten badu gaizqui, gaztigaturen dut guiçon açoteaz, eta guiçasemeen çauriez.

15. Bainan ene urricalpena ez diot kenduco, kendu içan diodan beçala Sauli, ceina iraici baitut ene beguietaric.

16. Eta gothor içanen dira çure etchea eta çure erresuma bethi guciraino çure beguien aitzinean, eta çure tronua bethi gogor egonen da.

17. Hitz horien ororen arabera, eta aguerpen horren guciaren arabera, hola minçatu cen Nathan Dabidi.

18. Bada, Dabid erreguea sarthu eta jarri cen Jaunaren aitzinean, eta erran çuen: Nor naiz ni, Jainco Jauna, eta cer da ene etchea, çuc hunen gora alchatu bainauçu?

19. Bainan hori ere guti iduritu çaitzu beguietan, oi Jainco Jauna, baldin minçatzen ez bacinen halaber çure cerbitzariaren etcheaz ethorquiçun gucico: ecen hori da Adamen leguea, oi Jainco Jauna.

20. Cer erran deçaque beraz Dabidec guehiago, çuri minçatzeco? Ecic, oi Jainco Jauna, badaquiçu nor den çure cerbitzaria.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 7