Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 7:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, guerthatu cen erregue bere etchean jarri cenean, eta Jaunac alde orotaric baquea eman çaroenean bere etsai gucien ganic,

2. Erran çaroela Nathan profetari: Ez duçu ikusten cedrozco etche batean nagoela, eta Jaincoaren arka larruen erdian eçarria dela?

3. Eta erregueri erran cioen Nathanec: Çoaci, eguizquitzu bihotzean ditutzun guciac, ceren Jauna çurequin baita.

4. Eta hara non guerthatu cen gau hartan Jauna Nathani minçatu cela huneletan:

5. Çoaz eta erroçu ene cerbitzari Dabidi: Hau dio Jaunac: Çuc eguinen othe darotaçu egoteco etche bat?

6. Ecen ez naiz etchetan egotu Israelgo semeac Eguiptoco lurretic atheratu ditudan egunetic eta orai arteo; bainan tabernaclean eta olha batean nindabilan.

7. Israelgo seme guciequin iragan ditudan lekuetan, Israelgo leinuetaric bati, Israelgo ene populua alha deçan manatu diodanari minçatu othe natzaio, diodalaric: Certaco ez darotaçuet eguin cedrozco etche bat?

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 7