Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 5:6-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eta erregue eta harequin ciren guiçon guciac Jerusalemera goan ciren, Jebusear lur hartaco egoiliarraren contra. Eta Jebusearrez errana içan citzaioen Dabidi: Ez haiz hemen sarthuco itsu eta mainguac iraici arteo, ciotelaric: Dabid ez da hemen sarthuco.

7. Dabidec ordean hartu çuen Siongo gaztelua, ceina baita Dabiden hiria.

8. Ecen Dabidec egun hartan precio bat escaini çuen Jebusear bat joco çuenarençat, eta hegazteguietaco xurrutac uquituco cituenarençat, eta Dabiden bicia higüin çuten itsuac eta mainguac iraicico cituenarençat. Hargatic da erran-çaharra: Itsua eta maingua ez dira temploan sarthuco.

9. Eta Dabidec bere egoitza eguin çuen gazteluan, eta hura deithu çuen Dabiden hiria; eta etcheac eguin cituen inguruan Melotic hasiric eta barnera.

10. Eta aitzinatuz eta berhatuz cihoan, eta armadetaco Jainco Jauna harequin cen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 5