Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 5:13-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Dabidec beraz, Hebrondic ethorri ondoan, hartu cituen oraino ohaideac eta, emazteac Jerusalemdic; eta berce semeac eta alabac sorthu citzaizcon Dabidi.

14. Eta hauquiec dira Jerusalemen sorthu citzaizcon semeen icenac: Samua, Sobab, Nathan, Salomon,

15. Jebahar, Elisua, Nepheg,

16. Japhia, Elisama, Elioda eta Eliphaleth.

17. Filistindarrec beraz ençun çuten Dabid erreguetzat gançutua içan cela Israelen gainean, eta guciac igan ciren Dabidi jaçarceco. Dabidec ençun çuenean hori, gaztelura jautsi cen.

18. Bada, Filistindarrac ethorriric hedatu ciren Erraphaimgo haranean.

19. Dabidec Jauna consultatu çuen, cioelaric: Iganen othe naiz Filistindarretara? eta ene escuetara emanen ditutzu? Jaunac Dabidi ihardetsi cioen: Igan çaite, ceren Filistindarrac çure escuetara arthiquico baititut.

20. Dabid ethorri cen beraz Baalpharasimera, eta han jo cituen Filistindarrac, eta erran çuen: Jaunac ene aitzinean barraiatu ditu ene etsaiac, urac barraiatzen diren beçala. Hargatic leku haren icena emana içan cen: Baalpharasim.

21. Filistindarrec han utzi cituzten beren jaincoen moldeac, eta Dabidec eta bere guiçonec hartu cituzten.

22. Eta berriz ere Filistindarrac igan ciren, eta Erraphaimgo haranean hedatu ciren.

23. Dabidec consultatu çuen Jauna: Iganen naiz Filistindarretara, eta ene escuetara emanen ditutzu? Jaunac ihardetsi cioen: Ez igan horiei buruz, bainan horien guibeletic ingurua eguiçu, eta horietara ethorrico çare udareen parretic;

24. Eta udareen gainean aditzen duçunean dabilan norbaiten harrabotsa, gudua hasico duçu; ceren orduan Jauna ilkico baita çure aitzinean Filistindarren campen xahutzera.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 5