Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 4:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Isbosethec, Saulen semeac, aditu çuen nola Abner hila içan cen Hebronen, eta haren escuec indarra galdu çuten, eta Israel gucia asaldatu cen.

2. Eta Saulen semearen cerbitzuan baciren bi ohoin-buruçagui; bat deitzen cen Baana eta bercea Errecad, Erremon Berotharraren semeac, Benjamingo semeetaric; ecen Beroth Benjamingotzat ekarria içatu da.

3. Eta Berotharrac ihes goan ciren Jethaimera, eta han arrotz bici içan dira orai arteo.

4. Bada, Saulen seme Jonathasen seme bat bacen çangotaric hebaina; ecen borz urthe cituen Jezraheldic Saulen eta Jonathasen heriotzearen berria ethorri cenean. Hargatic bere unhideac hartu çuen eta ihesari eman cen; eta ihes goateco laster eguiten çuelaric, erori cen haurra eta maingu guelditu; eta icena çuen Miphiboseth.

5. Beraz Erremon Berotharraren semeac, Baana eta Errecad ethorri cirenean, egunaren beroenean sarthu ciren Isbosethen etchean, ceina egüerditan lo baitzagoen bere ohearen gainean. Etcheco emaztequi athalçaina, ogui garbitzen hari celaric, lohacartu cen.

6. Errecab eta Baana haren anaia etchera ixilic sarthu ciren, ogui-buruac harcen cituztelaric; Isboseth ixtaçakian jo eta ihes eguin çuten.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 4