Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 3:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Laugarrena Adonias, Haguithen semea; borzgarrena Saphathia, Abitalen semea;

5. Eta seigarrena Jethraam, Dabiden emazte Eglaren semea: horiec sorthu citzaizcon Dabidi Hebronen.

6. Saulen etchearen eta Dabiden etchearen artean guerla celaric, Nerren seme Abnerrec hotsematen cioen Saulen etcheari.

7. Bada Saulec içan çuen ohaide bat Errespha deitzen cena, Ayaren alaba. Eta Isbosethec Abnerri erran cioen:

8. Certaco sarthu çare ene aitaren ohaidea gana? Gogorqui samurturic Isbosethen hitzea, Abnerrec erran çuen: Judaren contra egun çakur-buru bat othe naiz ni, Saul çure aitaren etcheaz, haren anaia eta ahaidez urricalpen hartu dudana, eta Dabiden escuetara eman etzaitudana? eta egun çu çare ene baithan bilha çabilçana emaztequi baten gainetic jaçarriz!

9. Jaincoac Abnerri hau eguin beço, eta hura gainetic, baldin Jaunac nola cin eguin Dabidi, hala ez badut harequin eguiten,

10. Erreguetasuna Saulen etchetic aldaratua içan dadiençat, eta alchatua içan dadien Dabiden tronua Gaelen gainean, eta Judaren gainean, Danetic Berfabeeraino.      

11. Eta Isbosethec hitz bat ecin ihardetsi cioen, ceren haren beldur baitzen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 3